Lurralde nodoak

Lurralde historiko bakoitzean gauzatzen diren jarduerak antolatuko dituzte eta sostengua emango
diete jarduera hauei. Lurralde bakoitzak bere lurralde nodoa izango du.
Lurralde nodoak ondoko hauen sostengua izango du:
-
Zuzendaritza Batzordea. Nodo koordinatzailearen barruko Talde Sustatzailea osatzen duten
erakundeez osaturik dago, baina lurralde mailan.
-
Idazkaritza Teknikoa Lurralde nodoaren barruko Zuzendaritza Batzordeak agindutako jarduerak
beteko ditu. Honako erakunde hauek osatzen dute:
- CEIA Araban.
- BAI eta SPRI Bizkaian.
- BIC-BERRILAN Gipuzkoan.
Hauek dira lurralde nodoen egiteko nagusiak:
- Innovanet Sarearen jarduerak koordinatzea lurralde bakoitzean.
- Lurralde historikoetan berrikuntza sustatzeko gauzatu diren ekimen publikoei buruzko
informazioa zentralizatzea.
- Lurralde nodoak burututako jarduerak koordinatzea, jarraipena egitea eta ebaluatzea.