Nodo koordinatzailea

Sarea dinamizatu eta koordinatuko du. Nodo koordinatzaileak ondoko hauen sostengua izango du:
-
Talde Sustatzailea, sarea zuzenduko duen organoa eta, aldi berean, koordinazioaz arduratuko
dena. Honako erakunde hauek osatzen dute:
- Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Arabako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko eta Berrikuntzaren Kudeaketa Saila
- Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Saila
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Jakintzaren Gizarterako Saila
- Confebask.
- Euskoganbera.
- Garapen.
- SPRI S.A, Sareko Idazkaritza Teknikoaren eginkizunak gauzatuko dituena eta Talde Sustatzaileak
hartutako erabakiak betetzeaz eta sareko eguneroko jardueren koordinazioaz arduratuko dena.
-
Sareko Idazkaritza Teknikoa, Talde Sustatzaileak hartutako erabakiak betetzeaz eta sareko
eguneroko jardueren koordinazioaz arduratzen dena. SPRIk gauzatuko ditu Idazkaritza Teknikoaren
zereginak.
Hona hemen nodo koordinatzailearen egiteko nagusiak:
- Sarea koordinatuko du
- Topagune bat eratuko du sareko erakundeentzat
- Informazio eta prestakuntzari, jardunbide egokiei, esperientzien trukeari eta abarri buruzko
jardunaldiak antolatuko ditu.
- Innovanet Sarearen helburu eta ildo estrategikoak definituko ditu
- Sarean garatuko diren jarduerak zehaztuko ditu
- Sarearen funtzionamendurako prozesuak eta arauak finkatuko ditu
- Bidea erraztuko die sareko kideei ezagutzak eta esperientziak truka ditzaten
- Sarea dinamizatzeko jarduerak bultzatuko ditu, eragile eta erakunde parte-hartzaileen arteko
lankidetza eta harremana sustatuz, eta beti ere, berrikuntza eremu berriak zabaltzeko filosofia
oinarritzat hartuz.