Berrikuntza eragileak

Enpresengandik hurbil dauden tokiko erakundeak dira. Esan bezala, enpresen inguruan eta maila desberdinetan lanean diharduten erakunde hauek geografikoki hurbil daude enpresengandik eta konfiantzazko harremana dute haiekin, gainera, ondo ezagutzen dute enpresen egunerokotasuna, horrela izanik funtsezkoak dira berrikuntza euskal enpresa-ehun osora zabaldu ahal izateko. Honako hauek dira: tokiko garapen agentziak, lanbide heziketako zentroak, enpresaburuen elkarteak, klusterrak, eta abar. Eskualde batek tokiko eragile bat baino gehiago izan ditzake.

Hona hemen Innovanet Sareko tokiko eragileen egiteko nagusiak:

  • Hurbiltasuna funtsezkoa duten berrikuntza sustatzeko jarduerak kudeatzea lurralde nodoarekin koordinazioan.
  • Eskualdeen egoerari buruzko informazioa ematea (eskualdeko antena bihurtzea).
  • Ekimenak proposatzea lurralde nodoari.
  • Aktiboki parte hartzea sareak antolatutako ekitaldietan (informazio eta prestakuntza ekitaldiak, eta abar).
  • Sareko ekimenak zabaldu eta sustatzea enpresen artean.
  • Ekarpenak egitea Innovanet Sareari abian jarritako ekimen eta programen eraginkortasuna hobetzeko.
  • Berrikuntza sustatzeko gauzatu diren jardueren berri ematea lurralde nodoari.

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta