> Hemen zaude:

Ikerbasque

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Ikerketa Zientifikorako Fundazioa sortu zuen, 2007ko ekainean, Euskadiko ikerketa zientifikoa garatzen laguntzeko.  Fundazioaren aurrekontua, 2009ra artekoa, sei milioi eurokoa da. Diru horrekin nazioarteko adituak erakartzen saiatuko da beren ikerketa lanak EAEko zentroetan egin ditzaten eta laguntza eskainiko die hemen ezartzeko.  
 
Fundazioaren bitartez beste bi ikerketa zentro sortuko dira aldaketa klimatikoa eta neutroiak aztertuko dituztenak, hurrenez hurren. Momentuz, proiektuak ehun ikertzaile baino gehiagoren eskaerak jaso ditu, baina aurten, hogeita hamar ikertzaile soilik kontratatzea aurreikusten da.

www.ikerbasque.net

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta