Berrikuntza Agendak Programa

Jarri berrikuntza zeure agendan

Berrikuntza Agendak Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak eta SPRIk sustatutako programa bat da, programa honek berrikuntzaren bidean aurrera egiten laguntzen die euskal enpresa txiki eta ertainei, Berrikuntza Agendaren Definizio, Garapen eta Berrikuspenaren bitartez:
Gerentziak eta zuzendaritza taldeak parte hartzen duten gogoeta prozesu baten bitartez, enpresak bere Berrikuntza Agenda definitzen du. Gaikuntza Proiektuak inplementatuz eta Berrikuntza Proiektuak definituz, arian-arian enpresak bere Berrikuntza Agendan dituen proiektuetako batzuk burutzen ditu.

Berrikuntza Agendan jasotako planak une orotan enpresak dituen lehiakortasun erronken araberakoak direla ziurtatzeko, urteko berrikuspen bat egingo zaio Agendari.

Zer eskaintzen du?
Euskadi+innova-k akreditatutako aholkulari baten laguntza; aholkulari hori lagun izango duzu eta aholkua emango dizu Berrikuntza Agenda definitzerakoan.
Beharrezko prestakuntza, zure enpresako pertsona batzuk barneko lider gisa gaitzeko eta berrikuntzarako trebetasunak izan ditzaten.

Berrikuntza Agendan jasotako proiektuak garatzeko laguntza, zure enpresaren berrikuntza ahalmena garatu eta berrikuntza sistematikoaren bidean aurrera egiteko.

Nori zuzenduta dago?

Gutxienez 6 enplegatu dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa txiki eta ertainei.

icono acceso pdf Berrikuntza Agendak Arautegia

icono acceso formulario Berrikuntza Agenda Eskaera / Enpreseko ingurua

icono acceso pdf  Enpresentzako gida arina

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta