Pedro Luis Uriarte Innobasque-ko presidentearen arabera, euskal ekonomiaren arrisku nagusia
'zatikatuegi' egotea da, enpresak tamaina txikikoak direlako eta azken urteetan erabaki zentroen
galera jasan dutelako. Eta orain, etorkizunari mehatxu egiten dioten erronkei aurre egin behar die
ingurune global gero eta lehiakorrago batean, beraz, 'berrikuntzarik gabe, euskal ekonomiaren
etorkizuna ez dago bermatuta'.
Nabarmendu du Euskadik 85.000 milioi euro inbertitu beharko dituela 2030era arte Europako
erreferente eta lider izan nahi badu berrikuntzaren arloan. Enpresek 60.000 milioi jarri beharko
dituzte eta gainerako 25.000 milioiak sektore publikoak finantzatuko ditu.