> Hemen zaude:

Berriak

2008-07-23

Bilbok Euskal Encounter-a, munduko informatikako party azkarrena, ostatuko du

  • Parte-hartzaileek segundoko 10.000 megako banda zabalera izango dute, mota honetako topaketetan izan den abiadurarik handiena
  • Euskaltelek, SPRIk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k babesten dute Euskal Encounter-a   
 
Euskal Euncounter-aren 16. edizioa uztailaren 24tik 27ra izango da Bilbao Exhibition Centre-n (Barakaldo) Euskaltel Fundazioaren, SPRIren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBK-ren eskutik.
 
Euskal Encounter-aren edizio berri hau gaur goizean aurkeztu da prentsaurrekoan, eta bertan parte hartu dute Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura sailburuak, Mauri Lazkano SPRIko zuzendari nagusiak, Francisco Javier Allende BBK-ren Kanpo Harremanetarako buruak, eta Sabino San Vicente Euskal Encounter-aren antolatzaile nagusiak.
 
Urteko gertakari teknologikoa da, izan ere, espazio bakar batean 4.000 ordenagailu izango dira sarean, segundoko 10.000 megako Interneteko konexioarekin. Barnean, ordenagailuek 1.000 megako konexioa izango dute, eta euren artean  10.000 megako abiaduran konektatu ahal izango dira switch HP ProCurve gailuei esker.  Carlos Delso HP-ko zuzendari nagusiaren esanetan, 'gaur egun hau da munduko banda zabalera handiena duen party informatikoa. 10.000 megako Interneteko abiadura eta 1,380,000 megako barne banda zabalera parte-hartzaileen arteko komunikaziorako'. Euskaltelek hornituko du kanpoko banda zabala eta switch HP Procurve sare batek barnekoa.
 
120 kilometro sare kable, 60 kilometro kable elektriko eta 10 kilometro zuntz optiko jarriko dira 35.000 m2 baino gehiagoko pabiloi batean, denak ondo funtziona dezan.
 
6.000 parte-hartzaile inguru bilduko dira BEC-en 4.000 ordenagailurekin eta 96 orduz geratu gabe ekingo diote beren jardunari. Ostegunetik aurrera (uztailaren 24a) era askotako jarduerak antolatuko dira. Horrela, Counter Strike nazioarteko jokalari profesional onenak GameGune-n egongo dira, Euskal Encounter-eko lehiaketa ofizialean. Gainera, eta edizio honetan lehen aldiz, Quake 3 lehiaketa antolatuko da, tradizio gehien duen joko profesional honi omenaldia egiteko.
 
Aurten, parte-hartzaileen ehuneko 10 emakumezkoak izango dira, aurreko edizioetako portzentajeak gaindituko direlarik. Aldi berean, etorriko diren guztien ehuneko 50 EAEkoa da, eta gainerakoak Estatutik datoz (Madril, Katalunia, Valentzia, eta Galiziatik besteak beste), eta baita Munduko beste herrialde batzuetatik ere (Estatu Batuak, Brasil, Suedia, Austria, Suitza, etab.) Adin tartea 10 urteko haurretatik hasi eta 70etik gorako pertsonetaraino zabaltzen da, halere parte-hartzaileek batez beste 26 urte dituzte.
 
Euska Encounter-aren antolatzaileek 50.000 € baino gehiago banatuko dituzte saritan, eta baita material informatikoa eta osagaiak ere. Gainera, party-aren hornitzaile teknologikoa HP izango da.
 
Finkatuta dagoen fenomenoa
 
Euskal Encounter-aren jatorria laurogeiko hamarkadaren amaieran bilatu behar dugu Europa iparraldean, Norvegia, Danimarka edo Alemanian besteak beste. Estatuko party dekanoak aurten 35.000 metro koadro baino gehiago hartuko ditu BEC-en, eta bertan 4.000 ordenagailu inguru instalatuko dira sarean, 10 Gb/s-ko Internet konexioa izango dute (10.000 mega segundoko) eta barne sareak 1 Gb/s-ko (1.000 Mb/s) abiadura izango du.  
 
Euskal Encounter-ak ezaugarri nagusi bat du, didaktikoa izatea alegia. Topaketa hau ez da komunitate desberdinak elkar topatzeko leku bat bakarrik -denok ezagutzen ditugu dagoeneko scener-ak, gamer-ak, software librearen zaleak, hardware-aren jarraitzaileak eta honen aldagai desberdinak (modding, overlocking...)- baizik eta baita ere hauek denek ezagutzak trukatzeko foro bat, modu irekian eta desinteresatuan antolatzen dena. Zentzu horretan, ideiek eta pentsamenduek zirkulatzeko espazio irekia da, bere garaian 'Unibertsitatea' izan zen bezala.  
 
Horregatik, Euskal Encounter-aren edizio honetan, hainbat irrati programa grabatuko dira BEC-en bertan, eta gai desberdinei buruzko 15 hitzaldi baino gehiago emango dira, zinemako efektu berezietatik hasi eta minijokoen programazioraino, Mainframe-ren etorkizunetik edo zerorren animazio estudioa sortzeko modutik igaroz. Dohaineko hitzaldi hauek party-ak irauten duen lau egunetan eskainiko dira, bai topaketara doazenentzat eta baita bisitan doazenentzat ere.
 
Beste jarduera batzuk
 
Euskal Eucounter-aren beste ezaugarri garrantzitsu bat da parte-hartzaileen heterogeneotasuna, baina edizio honetan gehien nabarmendu beharrekoa, dudarik gabe, eskaintzen diren jarduera alternatibo ugariak dira.
 
- RetroEuskal-ek tailer didaktikoak eta hitzaldi informatiboak eskaintzen ditu, bere ohiko museoa, 'jokodromo' bat eta retrolinpiadak ere bai. Era berean, edizio honetan, Space Invaders bideojoko mitikoaren partida erraldoi bat jokatuko da.
- Overclocker-ak, berriz, adituak dira ekipoen gaitasunak mutur-muturreraino eramaten, eta aurten berriro datoz ´Muturreko OverlockingTailerra´ aurkeztuz, bertaratzen diren guztiei euren afizioaren oinarriak erakusteko.
- Parte-hartzaileek festan parte hartu ahal izango dute 'SingStar', 'Guitar Hero' edo 'Air Band' bezalako jarduera ludikoen bitartez; denak dira jarduera sozializatzaileak, musikari eta informatikari lotuak eta ondo pasatzeko bidea emango die uztaileko hirugarren asteburu honetan BEC-era, Euskal Encounter-aren 16. edizioan parte hartzera hurbiltzen diren guztiei.  
 
Paramount gaua
 
Aurtengoan, Paramount Comedy-ko bakarrizketak (Komedian espezializatutako kable bidezko katea) BEC-en lur hartuko dute Euskaltel-i esker. Kate honetako komiko onenetatik hiru izango dira saio berezi honetako gonbidatuei barre eragingo dietenak ostiralean, uztailaren 25ean, gaueko 22:00etan.
 
Informazio gehiago, argazkiak eta bideoak Media erlaitzean: EUSKAL ENCOUNTER

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta