Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntzarako ministroa joan den ostiralean izendatu zuten
Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioko (FECYT) presidente. Ekitaldi berean euren kargua
hartu zuten Ministerioko bi Estatuko idazkariek, Marius Rubiralta eta Carlos Martínezek. Hauek
Fundazioko presidenteorde izango dira. Bestalde, Garmendiak Juan Tomás Hernani, Ministerioko
Batzorde Exekutiboko kidea, izendatu du Fundazioko zuzendari nagusi.
Izendapen hauekin batera dator Zientzia eta Berrikuntzarako Ministerio berriak FECYT
sustatzeko hartu duen erabakia. Honela, Fundazio hau tresna erabakigarria izatea nahi dute
Espainiako unibertsitateen, ikerketa zentroen eta industriaren gaitasunak jakintzaren balio
katearen inguruan biltzeko.
Fundazioko zuzendari nagusi berria, Juan Tomás Hernani, industri ingeniaria da, Enpresa
Zientzietan Lizentziatua eta Fabrikazio Aurreratuari buruzko Master bat egindakoa Cranfield-eko
Institutu Teknologikoan.
Lehenago, postu garrantzitsuak izan ditu enpresaren munduan eta mundu publikoan, besteak
beste, Innobasque-ko Nazioartekotze Arloko zuzendari nagusia, Conservas Garavilla-ko zuzendari
nagusia, KEON-Azertiako aholkulari delegatua eta Robotiker-eko zuzendari teknikoa izan da. Gainera,
enpresa proiektu askoren aholkulari eta bultzatzaile ere izan da.
Informazio gehiago: