> Hemen zaude:

Berriak

2008-07-22

Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduko du enpresa berritzaileentzako erakinen eraikuntza

Aldundiak guztira 5.074.598 euro emango ditu

Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagunduko ditu berrikuntza eta sustapen ekonomikoa bultzatzeko azpiegiturak. Adibidez, finantzatu egingo ditu enpresa zentro bilakatzeko edota bertan enpresa jarduera berritzaileak egiteko industri lurzorua erosi, egokitu eta birgaitzeko jarduerak eta/edo eraikinak eraikitzeko ekimenak. Era berean, inbertsioak egingo ditu genero berdintasuna sustatzeko, ezintasunak dituztenentzako oztopoak desagerrarazteko eta kalitate eta  ingurumen kudeaketa sistemak  ezartzeko.  
 
Berrikuntza eta Ekonomi Sustapena Bultzatzeko Azpiegituren programak helburu bikoitza dauka:
  • Bizkaiko tokiko erakundeei laguntzea beren enpresak sustatzeko politikak garatu ditzaten. Horretarako, programak izaera publikoko azpiegitura berritzaileen garapena ahalbidetuko du.  
  • Iraunkortasunarekiko konpromiso batean oinarrituta, enpresen berrikuntza eta sustapen ekonomikoa bultzatzea erantzukizun sozialari begira.  
 
Hori guztia ahalbidetzeko, tokiko jarduerak egingo dira 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten Bizkaiko herrietan. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak 2008ko urtarrilaren 1etik 2009ko urriaren 30era arteko epean hasi eta amaituta egon behar dira.
 
Argibide gehiagorako:
   

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta