> Hemen zaude:

Berriak

2008-07-22

Zientzia eta berrikuntza politiken ikasketak. Zer ikasi dugu 50 urtetan?

INGENIO (CSIC-EHU) eta Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Innova Fundazioak antolatutako “Zientzia eta Berrikuntza” mintegien zikloaren baitan, "Science policy and innovation studies - what have we learnt in 50 years?" hitzaldia eman zuen Ben Martin-ek

Ben Martin-ek baieztatu zuen berrikuntza prozesuen gaineko ulermena gero eta handiagoa dela 50 urtetan egindako ikerketari esker, ereduak aldatu egin direla errealitateari hobeto egokitzeko baina aldi berean konplexutasun handiagoa dutela. Egungo joera berrienek bilakaera-ekonomiaren ikuspuntutik aztertzen dituzte berrikuntza prozesuak, eta jakintza oso baliotsua sortu dute enpresetan eta politika publikoetan berrikuntzaren kudeaketa egiteko. Hala ere, eredu hauek azaltzea gero eta zailagoa denez, Martin-ek zalantzan jarri zuen berrikuntza prozesu hauen baliagarritasuna.  
 
Zientzia eta berrikuntza politikei buruzko ikasketen irakasle eta ikertzaile garrantzitsu hau SPRU institutuko (Science and Technology Policy Research) zuzendari izan da 1997tik 2004ra, Sussex-eko Unibertsitatean (Brighton, Erresuma Batua).
  
Informazio gehiago:
 

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta