> Hemen zaude:

Berriak

2008-07-21

Mondragon Unibertsitateak eta Innobasque-k bat egin dute Euskadi erreferente bihurtzeko proiektuen zuzendaritzako goi mailako hezkuntzan

Euskal Autonomia Erkidegoko bigarren gizarte eta ekonomia eraldaketa handia bultzatu eta sustatzea, hauxe da sinatutako aliantza honen atzean dagoen azken helburua. Hitzarmen hau zuzenean aplikatuko da berrikuntzaren arloan

Mondragon Unibertsitateak eta Innobasque-k aliantza estrategiko bat sinatu dute Euskadi erreferente bihurtzeko proiektuen zuzendaritzako goi mailako hezkuntzan. Kudeaketa arlo hau funtsezkoa da berrikuntzarako, azken hau gero eta indar gehiago hartzen ari baita enpresa eta antolakundeetan.
 
Finkatutako hitzarmenaren ondorioz, bi erakundeek hainbat jarduera egingo dituzte proiektuen zuzendaritzari lotuta, bai unibertsitate hezkuntzaren arloan eta baita etengabeko prestakuntzarenean ere. Besteak beste, jarduera programa zehatz bat finkatu dute 2009tik aurrera Proiektuen Zuzendaritzako Master bat garatu eta emateko. Master hau proiektuen zuzendaritzako goi mailako hezkuntzaren arloan mundu osoan ospe eta itzal handiena duen erakundeak homologatuko du.
  
Informazio gehiago:
 

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta