> Hemen zaude:

Berriak

2008-05-13

Berrikuntza, krisialdiari aurre egiteko baliabidea

Enpresak krisialdietan joaten dira teknologia berrien zentroetara, beren produktuei balio erantsia emateko berrikuntzaren bitartez.

Espainiako Zentro Teknologikoen Hirugarren Fedit Topaketa Nazionala (Valentzia, ekainaren 18tik 20ra) aurkezteko ekitaldian, Fedit-eko zuzendari nagusia den Iñigo Segurak azaldu zuen enpresek teknologia berriak bilatzen dituztela I G b jarduerak garatzeko eta, horri esker, krisialdiak gainditzeko. Enpresek balio erantsia eman nahi diete beren produktuei berrikuntzaren bitartez, eta horretarako teknologi zentroetara jotzen dute.    
 
Joera hau azken hamar urteotan handituz joan den arren, Iñigo Seguraren ustez ez da nahikoa. Izan ere, Espainian “egiturazko hainbat erresistentzia eta oztopo” baitago oraindik ere. Oztopo edo erresistentzia horietako bat hauxe da: unibertsitateko ikasketak ez zaizkio egokitzen enpresek eskatzen duten berrikuntzari, horrela beraz, ezinbestekoa da “prestakuntza hori erronka teknologikoei egokitzea” .
  
Argibide gehiagorako:
   

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta