> Hemen zaude:

Berriak

2008-05-13

Cristina Garmendia: “Berritzea ideiak konponbide bilakatzea da”

Zientzia eta Berrikuntzako ministroak adierazi zuen ezinbestekoa dela unibertsitateek jakintza transferitzeko espiritu ekintzailea garatzea. Era berean, azaldu zuen enpresek jakintza hori erabili beharko dutela beren lehiakortasuna areagotuko duten iturri berriak lortzeko

Hitz horiek esan zituen Garmendia ministroak Rafael Rodrigok Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC) presidente kargua hartzeko antolatu zen ekitaldian.  Ekitaldi horretan bertan,  José Carlos Rubiok Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioko idazkari tekniko nagusiaren kargua hartu zuen.
 
Bestetik, Garmendiak zera adierazi zien bertaratutakoei: politika “ezinezkoa egingarri egiteko artea bada”, zientzia “ikusezina ikusgai jartzeko artea dela” eta berrikuntza, aldiz, “ideiak konponbide bilakatzekoa”. Ministroaren ustez, aipatutako hiru arte horiek “bertute onak” dira eguneroko lanerako.  
 
Ministroak gogoratu zuen Zientzia eta Berrikuntzako Ministerio bat dagoela lehen aldiz Espainiako historian. Aldi berean, jakintza hurbiltzeko beharra aipatu zuen, izan ere, bere ustez jakintzak “ez baitu mugarik”.  
 
Azkenik, azpimarratu zuen zientzia, berrikuntza eta teknologia “jarduera erabakigarriak” direla eta horiei esker “mundua ezagutu eta aldatzeko aukera daukagula”.
 
Argibide gehiagorako:
 
EFE

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta