Club Málaga Valley e-27 Klubak proposatutako ekimen hau Metrópoli Fundazioak zuzenduko du. Izan ere, fundazio horrek hainbat berrikuntza alor garatu ditu jada: “One North” Singapur-en eta “Digital Hub” Dublinen.
Club Málaga Valley e-27 Klubak mundu digitalaren eta teknologia berrien sektoreko nazioko eta
nazioarteko enpresa nagusietako presidenteak biltzen ditu. Kluba proiektu bat gauzatzen hasi
da Malaga Europako bikaintasun teknologikoaren espazio bilakatzeko, eta hainbat antolakunderen
laguntza dauka horretarako: Malagako Udala eta Unibertsitatea, Andaluziako Parke Teknologikoa,
Telekomunikazioetako Ingeniarien Goi Mailako Eskola eta ASIMILEC edota Interneteko Erabiltzaileen
Elkartea bezalako elkarte esanguratsuak.
BBVAren babesa daukan proiektua martxoan hasi zen eta hirigintzako ikerketa estrategiko batean
oinarritzen da. Ikerketa horren xedea Malagaren eraldaketa planifikatzea da hiriaren kalitatea,
lehiarako gaitasuna eta izaera berritzailea sendotuz. Beste helburu bat da Malagaren garapena
Jakintzaren Gizartearekin, Ekonomia Berriarekin, Sektore Digitalarekin eta Sormenarekin lotuta
dauden jarduerekin lotzea. Talentua erakartzeko ekintzak eta proiektuak diseinatu eta sustatuko
dira, izan ere, benetan pentsatzen baitugu pertsonak direla XXI. mendeko ekonomiaren “lehengaia”.
Programa honen bitartez hiriaren etorkizunarentzako aukera adimentsuak definitu daitezke.
Programak izaera parte hartzailea dauka eta lehiakortasun ekonomikoa, kohesio soziala eta
iraunkortasuna (ingurumenarekiko eta kulturarekiko) lortu nahi ditu.
Argibide gehiagorako: