Bartzelonan, uztailaren 10etik 12ra.
“Renacer” ekimenak aurreko edizioetan lortutako arrakastaren ondoren, Infonomia-k iFEST'08:
The BUSINESS INSPIRATION FEST aurkezten du. Ekimenean (hitzordua ideia eta esperientzia
berriekin) mundu osoko pertsona sortzaileak bilduko dira eta aukera paregabea izango da
Europako profesional bikainekin batera aritzeko eta enpresen lehiakortasuna areagotzeko. Ekimenak
topaleku izan nahi du, iritsiko zaizkigun aldaketak eta horiek gure enpresa eta gizartean izango
duten eragina azaltzeko. Horretarako, bertan izango dira uneko berritzaile bikainenak eta
negozioetarako gako diren alor askori buruz dituzten ezagutzak partekatuko dituzte.
Hauek izango dira bertan azalduko diren ideia eta esperientzietako batzuk:
Ø
Nadja Schnetzler-ek azalduko digu nola jende arruntak ideia bikainak garatzen
dituen. Schnetzler Brainstore enpresa suitzarraren fundatzailea da eta 20 urteko esperientzia dauka
alor horretan.
Ø DesignLondon-eko
Nick Leon-ek azalduko digu zein izan den erbesteratuen eragina Europako hirien
identitatea birdefinitzean.
Ø Ezagutuko dugu nola
Italiako Alessi enpresak diseinua birdiseinatu zuen, berrikuntzako erreferente
bilakatuz dena asmatuta zegoela zirudien sektore batean.
Ø
Leif Christian Hansen-ek azalduko digu nola Danimarkako Flexsecurity lan ereduak
herrialde horretako lan panorama aldatu duen.
Ø
Kevin Warwick benetako lehen “ciborg”aren bizimodua ezagutuko dugu. Warwick-ek
inplante elektronikoak ditu bere nerbio-sisteman.
Ø Ingalaterrako
Brompton enpresa ospetsuak arrakastaz aplikatu duen industri eta marketin
berrikuntzaren esperientzia ezagutuko dugu.
Ø
Jean-Claude Rodríguez Ferrara-k garatu duen etorkinen arteko finantziaziorako
berrikuntza sistema ezagutuko dugu.
Ø Zergatik galdu dute indarra ekintzaile
sozialek egungo ekonomian?
Hiroshi Tasaka pentsatzaile japoniarraren iritzia ezagutuko dugu.
Ø Irudi digitalaren munduko nobedadea: Machinima eta Errealitate
Handitua”.
Ø Zergatik ez dauka Europak Silicon Valley bat? Laussane-ko
Politeknikoko
Hervé Lebret-ek egindako ikerketa ezagutuko dugu.
Ø Antonella Broglia: nola munduko hiriak berrasmatzen ari
diren eta aldaketa horien esanahia.
Argibide gehiagorako: