> Hemen zaude:

Berriak

2008-05-12

BusinessWeek aldizkariak dioenez “Europa gero eta gehiago eta hobeto berritzen ari da”

Europako berrikuntza ez da teknologian eta zientzia hutsetan bakarrik oinarritzen, baita ere sektore farmazeutikoan eta telekomunikazioetan, altzarien diseinuan eta gastronomian

Europa eraldatzen ari da etengabe Europako Batasunaren zabalkuntza prozesuagatik eta Txina eta Indiaren gero eta lehia handiagoagatik. Bi faktore horien eraginez, Europa gero eta gehiago eta hobeto berritzen ari da eta erreferentziazko gune bilakatzen ari da berrikuntzaren esparruan.
 
Herrialde bakoitzak bere alderdi sendoak ditu. Hala, Frantzia oso eraginkorra da interneten sektorean eta web zerbitzuetan, Danimarkak sektore farmazeutikora bideratzen du berrikuntza, Espainiak gastronomiara eta Italiak altzarietara. Britainia Handia eta Suitza finantza sektorean murgildu dira.
 
2007ko Berrikuntzaren Adierazle Globalaren arabera, lagin bezala hartu ziren 107 herrialdetatik 12 europarrak dira eta lehenengo 20 postuetan daude. Alemaniak eta Frantziak bigarren eta hirugarren postuak lortu dituzte hurrenez hurren.
 
Europak posizio onean jarraitu dezan ranking globaletan, gobernuek bilioi eta erdi euro inbertitu dituzte sektore espezifikoetako enpresa haztegiak eta ikerketa institutuak abian jartzeko. Inbertsio horrekin Europak berrikuntzaren lehen postuetan jarraitzeko aukera handiak ditu.
   
Argibide gehiago:
   

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta