> Hemen zaude:

Berriak

2008-05-12

Sormena, giltzarri ekonomiko berria

Europako hiri berritzaileenak -Londres, Hamburg, Stuttgart, Munich, Berlin- elkarren lehian ari dira profesional berritzaileenak erakartzeko, eta hartara beren ekonomia sustatzeko.

Profesional berritzaile horiek gizarte klase berri bat sortzen dute. Richard Florida  hiri garapenaren teorialariaren ustez (The Rise of the Creative Class lanaren egilea), eskualdeen etorkizun ekonomikoa gizarte klase berri honen esku dago.  Hauxe da bere tesia: sormena arrakasta ekonomikoa lortzeko faktorerik garrantzitsuena bilakatu da.  
Agente berri hauek aberastasuna sortzen dute: artistak, diseinatzaileak, komunikabideetan adituak, ingeniariak, abokatuak, enpresari eta zientzialari mediatikoak eta telekomunikazioetan adituak... horien guztien ekoizpen modua sormena da.
 
Adituek uste dute gizarte eredu berri honek lanerako modu berrien oinarriak ezartzen dituela. “ Antzinako aro industrialean esandakoa egiteagatik ordaintzen ziguten, baina egungo jakintzaren ekonomia globalean erantzukizuna, prestakuntza eta espiritu kritikoa saritzen da” dio Matthias Horx etorkizunaren ikertzaileak. Garrantzitsuena sortzeko eta berritzeko gaitasuna da. Etorkizunaren giltzarria eginiko lanarengatik harro sentitzea da, ikasteaz disfrutatzea eta gauza konplexuenganako interesa izatea. Horx-en ustez, egia bihurtzen ari den utopia baten antzekoa da. “ Nahiz eta horrek lan handia eskatzen duen, utopia guztiek bezala”.
 
Argibide gehiagorako:
 

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta