> Hemen zaude:

Berriak

2008-05-09

Biomimetika: berrikuntzarako tresna

Edo bestela esanda, naturan oinarritutako berrikuntza

Gero eta sektore gehiagok erabiltzen dute biomimetika berrikuntza tresna bezala. Azken berritasuna medikuntzako inplanteen sektorean garatu da. Izan ere, zientzialari talde batek itsasoko pepinoan oinarritutako material berritzaile bat garatu du etorkizuneko inplanteentzat.
Eta hau ez da medikuntzaren esparruan garatu den berrikuntza biomimetiko bakarra. Badira naturan oinarritutako beste aurrerakuntza teknologiko batzuk, esaterako, Ormia ochracea euli parasitikoaren egituran oinarritutako mikrofonoa, soinua nondik datorren antzeman dezakeena.
Hona hemen medikuntzako produktuen garapenerako ideia berritzaileen iturri izan diren beste animalia batzuk: mustelak, geckoak, tximeletak eta armiarmak.
 
Ondorioa: etorkizuneko berrikuntza handiak aurrez aurre daukagun lorategian egon litezke eta baliteke guk egunero ikustea baina ez konturatzea hor daudela.
 
Argibide gehiago:
    

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta