> Hemen zaude:

Berriak

2008-05-09

"Baziren behin bisigu bat eta dortoka bat..."

Merkataritza Ganberen Goi Kontseiluak alegia baten bidez modu sinple batean azaldu nahi die enpresaburuei beharrezkoa dela merkatuari egokitzea.

'Baziren behin bisigu bat eta dortoka bat urez betetako ibai batean bizi zirenak. Behin eguzkia tinko ezarri zen haranean, euria egiteari utzi zion eta ur gabe geratu ziren soroak eta ibaia. Egun batzuk igaro eta lainoak desagertu zirenean, dortokak jateko bila irteteko gonbita egin zion bisiguari. Bisiguak, setati, uko egin zion gonbitari. “Zertarako gauza berriak probatu azkenean euria egingo badu eta denak lehengo moduan jarraituko badu?” Baina ez zuen euririk egin eta dortokak sorora joaten jarraitu zuen ibaitik kanpoko aukera guztiak aztertzera. Bisiguak, aldiz, nahiago izan zuen ibaiko azken tantaraino aprobetxatu, eta ibaia erabat lehortu zenean bisigua izan zen lehenengo hil zena.
 
Alegia honen bidez Merkataritza Ganberen Goi Kontseiluak modu sinple batean azaldu nahi die enpresaburuei beharrezkoa dela merkatuari egokitzea. Autonomi erkidegoetako gobernuekin eta Europako Garapen Funtsarekin batera prestatutako InnoCámaras programaren barruan, Kontseiluak Espainiako hainbat eskualde (nazio lurraldeko 1 Helburua betetzen dutenak: Andaluzia, Asturias, Kanariar Uharteak, Gaztela-Mantxa, Gaztela eta León, Valentzia, Extremadura, Galizia eta Murtzia) zeharkatu ditu berrikuntza sustatzeko ETEen artean.
 
Jardunaldi guztietan antolatzen den galan, More azti, enpresaburu eta umoristak bisiguaren eta dortokaren istorioa kontatzen die tokiko parte-hartzaileei (eskualdeko autonomoak, ETEak eta fakultateak) berrikuntzari buruz hausnartu dezaten.
  
Argibide gehiago:
 

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta