Nafarroako Berrikuntzarako Agentziak (ANAIN) Nafarroako Berrikuntzako Parkearekin eta
RETECNArekin (Nafarroako Teknologi Sarea) lankidetzan, jardunaldi bat antolatu du Zientzian eta
Berrikuntzan inplikatutako erakundeei oinarrizko ezagutza batzuk emateko beren jarduerak gizarteari
nola azaldu ikas dezaten eta azalpen horiek interesgarriak izan daitezen hala hedabideentzat nola
gizartearentzat oro har.
Hitzaldian bereziki azpimarratu da gai hauek azaldu egin behar direla eta ikertzaileek eta
hedabideek honelako gaiak ezagutzera emateko zailtasunak dituztela gehienetan oso gai abstraktuak
izaten direlako.
Federico Baeza COTECeko zuzendariorde tekniko nagusiak azaldu zuen ikertzaileak jakintza
sortzaile direla eta, beraz, garrantzi handia dutela berrikuntza prozesuan, nolanahi ere, argi utzi
zuen jakintza hori “gauza ukigarri” bilakatu behar dela, eta hori oraindik gainditu gabeko ikasgaia
dela ikertzaileentzat enpresa kultura murritza dutelako. Bestalde, enpresa pribatuetan ikertzaile
gehiago egon beharko liratekeela adierazi zuen, izan ere, 1000 langileko 5 ikertzaileko ratioa izan
beharko genuke, horrela beraz, 2010etik 2015era bitartean 10.000 ikertzaile baino gehiago enplegatu
beharko genituzke Espainiako enpresetan.
Luis Martínez Sáez fisikari eta “Cómo comunicar la ciencia” liburuaren egileak zientzi eta
teknologi zentroetan iraultza kultural bat egin behar dela azaldu zuen, beren proiektuak edota
garapen zientifikoak eta berrikuntzak saltzen ikasi behar dutelako. Bestalde, horrelako
zentroetan akats handi bat egin ohi dela azpimarratu zuen, izan ere zientzialari eta
teknologoak ez baitira inplikatzen beren antolakundeetako komunikazio kabineteetan,- Kultura
zientifikoko unitateak, berak hala deitzen die,- dela ez dutelako kazetariei azalpenik emateko
gogorik edo dela ez dakitelako nola egin. Martínez Sáezek argi dauka ikerkuntzaren azken bezeroa
gizartea dela, 'gizarteak ordaintzen ditu gure fakturak eta, beraz, ikerkuntzak denontzako onurak
ekar ditzala eskatzeko eskubidea dauka'.
Argibide gehiago: