> Hemen zaude:

Berriak

2008-05-08

Berrikuntzaren gobernamendua: elkarreragina indartu eskualde mailako berrikuntza sistemetan

Europako Eskualde Berritzaileen Sareak (IRE) antolatu du hitzaldi hau eskualde mailako berrikuntza sistemen elkarreragina indartzeko asmoz. Ekainaren 5 eta 6an izango da Rennes-en (Frantzia).

Eskualde mailako berrikuntza sistemetan inplikatuta dauden eragileen arteko elkarreragina indartzeko moduak aztertuko dira. IREko kide diren eskualdeetako lan-taldeen emaitzak hartuko dira oinarritzat eta bereziki honako hauek jorratuko dira: eskualde mailako berrikuntza sistemak, industri elkarteak berrikuntzaren gidari bezala eta jakintzaren transferentzia ikerketa zentroen eta enpresen artean.
 
Hitzaldi honetan berrikuntza sistemen eta eskualde mailako industri taldeen globalizazioarekin lotutako erronka politikoak aztertuko dira eta azpimarratuko da baita ere lankidetza publiko-pribatu handiagoa behar dela arazo honi aurre egiteko.
 
Aldi berean hiru lantegi antolatuko dira parte-hartzaileek honako hauez eztabaidatu dezaten:
 
Elkarrekintza dinamikoa sustatzea eskualdeko berrikuntza sistemetan;
Industri taldeei eta berrikuntza sistemei buruzko plantamendu kuantitatiboak;
Jakintzak transferitzeko zerbitzuak arrazionalizatzea.
 
Argibide gehiago:
   

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta