Ideia baten bila dabiltzan ETEek, edota ideia bat beste enpresa bati saldu nahi dietenek, eskuragarri daukate jada eragiketa hori egiteko erreminta.
Cincinnati Eureka Ranch Technology Ltd. enpresak behar duenaren esku jarri du “Planet Eureka!”
izeneko on-line erregistroa. Erregistro horretan ikertzaile eta asmatzaileek aukera izango dute
garatutako ideiak sartzeko. Erregistroaren xedea da enpresei ideiak parametro ezberdinen
bitartez bilatzeko aukera eskaintzea, adibidez, kategoriaka. Horrela, enpresa bati ideiaren bat
interesatzen bazaio egin behar duen gauza bakarra ideia garatu duen asmatzailearekin harremanetan
jartzea izango da, hari ideia erosteko edota harekin elkarlanean aritzeko.
Edozein enpresa sartu daiteke “Planet Eureka!” erregistroan, baina enpresa txikiek
lehentasuna daukate azken berrikuntzak eskuratzerakoan. Era berean, enpresa txikiek
erregistroan sartu ditzakete eurek garatutako ideia edo produktuak, ondoren
enpresa handiei saltzeko.
Erregistroaren helburua da enpresa txikiek ikertzaileen ideiak inkubatzea, gero enpresa
handiei saltzeko.
Orain da unerik egokiena horrelako ideia bat abian jartzeko, izan ere, enpresa guztiek baitute
berrikuntzaren presioa. Gainera, askotan, enpresa txikiek ez daukate idei bat garatzeko
beharrezkoak diren baliabideak.
“Planet Eureka!” erregistrora sartzeko jo ondorengo
helbidera: http://www.planeteureka.com/
Testu osoa