Ikerketa honetan Erresuma Batuko hamabi sektoretako 2.800 zuzendaritza karguren jarrerak
aztertu ziren, eta ikerketaren emaitzak ikusirik ondorioztatu zen enpresa barruko “giroa aldatu”
beharra dagoela, egun bizi dugun egoera ekonomiko honetan batez ere. Ikerketan sei lidergo mota
bereizten dira: zuzendaritzan oinarritutakoa, jarraibideak finkatzen dituena, filiala,
parte-hartzailea eta coaching-ean oinarritutakoa. Ikerketaren arabera, exekutibo edo zuzendariak
zenbat eta estilo gehiago erabili, hainbat eta aukera gehiago lan-giro egoki bat
sortzeko.
Giro ona sustatzen duten zuzendarien artean, lautik hiruk gutxienez hiru lidergo estilo
erabiltzen dituzte beren eguneroko lanean. Aitzitik, giro txarra sustatzen dutenen artean, lautik
hiruk bi estilo mota erabiltzen dituzte gehienez ere.
Hamarretik zazpik lankidetzazko harremana edo talde-lana (filiala, parte-hartzailea eta
coachinga) sustatzen dute; aitzitik, giro txarra sustatzen duten zuzendariak estilo indibidualisten
aldekoagoak dira (zuzendaritzan oinarritutakoa, jarraibideak finkatzen dituena)
Ondorioa: lankidetzan oinarritutako lidergo estiloek giro hobeak sustatzen dituzte. Taldeek
beldurra sartzen zaienean baino hobeto funtzionatzen dute laguntzen zaienean.
Argibide gehiago: