> Hemen zaude:

Berriak

2008-05-07

Localret-ek Tokiko Berrikuntzaren Bankua jarri du abian

Tokiko Berrikuntzaren Bankua IKT berrikuntzek Kataluniako tokiko gobernuetan dituzten aplikazioen inguruko baliabide, informazio eta ezagutzen biltegi bat da.

Tokiko Berrikuntzaren Bankuan Kataluniako tokiko administrazioek IKTen inguruan dituzten jardunbide egokiak eta baliabideak aurkitu daitezke, baita tokiko administrazioekin lan egin duten teknologi enpresen direktorio bat ere.

Hauexek dira banku honen xede nagusiak:

1. Espazio bat sortzea interneten. Kataluniako udal guztiek sarbidea izango dute espazio horretara eta IKTen inguruan maila lokalean sortutako proiektu berritzaileak eta esperientziak aurkituko dituzte bertan.
2. Tokiko administrazioen arteko lankidetza sustatzea eta jakintza partekatzea
3. Gobernu ekintza eta eraginkortasuna hobetu tokiko administrazio guztien baliabide eta esperientziak aprobetxatuz

Jakintza-base honetara bildutako edukiak hiru biltegi desberdinetan jaso dira: Jardunbide egokiak (esperientzia arrakastatsuak), Baliabideak (softwarea, dokumentuen garapen eta baliabideen diseinua) eta IKT soluzioen hornitzaileak.


Argibide gehiago:

 
Localret

 
Banco de Innovación Local

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta