> Hemen zaude:

Berriak

2008-05-07

TECNALIAK Joint Institute of Innovation sortu du

Bruselan du egoitza eta I+G jarduerak sustatuko ditu Innovation Policy-ren esparruan Europako beste hiru korporaziorekin batera: TNO (Herbehereak), Joanneum Research (Austria), VTT (Finlandia) eta TECNALIA .

TECNALIA korporazio teknologikoak, Europako beste hiru erreferentziazko korporaziorekin batera, Joint Institute of Innovation Policy (JIIP) sortzeko hitzarmena sinatu zuen atzo. Erakunde hori berrikuntzako politiken arloko ikerkuntzara bideratuko da.
 
Joint Institute of Innovation Policy-ren egitekoa da partaideen berrikuntza sistema pribatuak eta berrikuntzako politika publikoak nazioarteratzen laguntzea. Aliantza honek bultzada emango die Europako berrikuntza politikei eta haien nazioarteratzeari.
  
Institutua Jons Leijten-ek zuzenduko du, eta arlo anitzeko ikerketa eta ikerketa horri dagokion aholkularitza eskainiko ditu. Institutuaren jomuga garrantzitsuena teknologiaren, berrikuntzaren eta gizartearen etorkizuneko garapenerako nazioarteko prospektibak aztertzea izango da, teknologiaren etorkizuna, berrikuntza eta gizartea aztertzeko; era berean, ikerketa, garapen eta berrikuntza (I G b) politikak eta estrategiak monitorizatuko dituzte eta haien inpaktua neurtuko dute. Horretarako, teknologiez eta institutuen sektoreez duten ezagutzaz baliatuko dira. 5.000 lagun baino gehiago dira guztira eta 120tik gora ikertzaile eta teknologo daude JIIPrekin lotutako jarduerak gauzatzeko.
  
TECNALIAri dagokionez, Korporazioko Berrikuntza Sistemen Unitatearen bitartez egingo da Institutuaren kudeaketa eta jardueren garapena.
 
JIIP-ren misioa erakunde sortzaileen misioan oinarrituta dago, zeinak nazioarteratzea duen helburu. Institutuaren ekimenak honako hauetara bideratuko dira: berrikuntza politikak garatzera, berrikuntza politiken ikerkuntzako teknologi jakintza aprobetxatzera eta erakunde sortzaileen estrategiak nazioartean indartzera.
  
Argibide gehiago:
 

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta