> Hemen zaude:
Oso egoera onean bagaude ere, etorkizuna segurtatu gabe daukagu. Bigarren eraldaketa ekonomikoa hitzartu behar dugu eta 30 urtean Europako berrikuntzako erreferente izatea lortu behar dugu..
Horixe adierazi zen Elkargik Donostiako Kursaalen bere Bazkideen Batzar Orokorraren ostean egin
zuen enpresa topaketan. ´´Aldaketa handiak egin behar ditugu gure ongizateari eutsi nahi badiogu
eta euskal enpresa nazioarteko erreferente izan dadila nahi badugu´´.
Zein egoeratan dago euskal enpresa ingurune ekonomiko eta finantzario honetan eta zeintzuk
dira etorkizunerako aurreikuspenak? Horra hor Elkargik esparru ekonomiko, finantzario eta
akademikoko hiru adituri egin zien galdera.
GUILLERMO DE LA DEHESA
Londresko Centre for Economic Policy Research-eko presidentea
´´Pozik egon gaitezke 2008an ehuneko 1,8ko hazkundea badugu ´´
Nazioarteko krisialdiaren jatorria azaldu ondoren, Guillermo de la Dehesak gogorarazi zuen
nazioarteko krisi hau Espainiako hazkunde ziklo handienaren azken fasean iritsi dela. ´´ ehuneko
3,5 hazi gara 14 urtez. Krisialdirik egon ez balitz ere, gutxiago haziko ginatekeen´´.
De la Dehesak Nazioarteko Moneta Funtsaren aurreikuspenen berri eman zuen. Hala, NMFren
aurreikuspenen arabera, Espainiako hazkundea ehuneko 1,8koa izango omen da 2008an eta ehuneko
1,7koa 2009an. ´´Pozik egon gintezke hala bada´´, dio de la Dehesa jaunak. ´´ehuneko 1,8ko hazkunde
horrek nabarmen gainditzen du euro guneko ehuneko 1,4a. Gainera, 2009aren amaieran, ekonomia
suspertu egingo dela pentsatzen dug´´.
´´2008 eta 2009an enplegua hazi egingo da, eta 2009an langabezia ehuneko 11 ingurukoa izango
da goitik jota´´.
Datu baikor hauek azaltzeko, de la Dehesak Espainiako ekonomiaren alderdi ´´sendoak´´ azaldu
zituen: ´´aurrezkia BPGren ehuneko 21ekoa izan da azken urteotan, beraz, ez da ia batere jaitsi.
Gainera, etorkinei esker lan merkatua malguago bihurtu da, izan ere, etorkinak lana dagoen lekura
joaten dira eta hori oso positiboa da´´.
850.000 etxebizitza bukatuta daude baina saldu gabe. Logikoa litzateke prezioak jaistea
merkatua lehengo senera bueltatu dadin.
Bukatzeko adierazi zuen Espainiako ETEek ez dutela zor handiegirik. ´´Nire ustez, Espainiako
enpresa handiek ondo inbertitu dute eta horrek esan nahi du arazo handirik gabe ordainduko
dituztela beren kredituak´´.
ALEJANDRO RUELAS-GOSSI
Orkestrako (Lehiakortasunaren Euskal Institutua) zuzendari nagusia
´´Euskadin ez dugu nahi ez globalizatzerik ez berritzerik´´
Alejandro Ruelas-Gossiren ustez kezkagarria da ETEek zor gutxi izatea: ´´Kezkatu egiten nau,
zeren arrisku gutxi hartzen dutela esan nahi baitu horrek´´. Asko aldatu behar dugu, euskal enpresa
nazioarteko eredu izango bada.
Ruelas-Gossiren hitzaldiak enpresen leit motivak izan zituen ardatz: ´´Saltzea irangarria
iruditzen zaigu. Onena litzateke erosleak geuregana etortzea gure produktua erostera´´.
Ruelas-Gossik azaldu zuen ´´tristea´´ dela Euskadiko ´´enpresak gero eta txikiagoak izatea´´. Izan
ere, bere iritziz, tamaina garrantzitsua da, zeren zenbat eta handiagoa izan enpresa, hainbat eta
gehiago globalizatuko da eta hainbat eta gehiago berrituko du. Horrela beraz, ´´enpresa txikiak
abiapuntua izan behar du, baina inola ere ez jomuga´´.
Orkestrako zuzendari nagusiak adierazi zuen lehiatzeko ez dagoela industri ehuna birmoldatu
beharrik, baina hori bai, ´´sofistikatu egin behar dela. Hau da, hemen ekoizten den altzairua ez
dadila ate batentzat izan, ezpada kohete espazial batentzat. Kontua ez da industri ehuna aldatzea,
baizik eta lanpostu bakoitzak balio gehiago sortzea´´.
Gurea ez da hazten ari den ekonomia bat, baizik eta gutxien hazten ari dena», azaldu
zuen.
PEDRO LUIS URIARTE
Innobasqueko (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) presidentea
´´Ez badugu erreakzionatzen hurrengo belaunaldia ez da gu bezala biziko´´
´´Lehen autonomi erkidegoa izan gara berriro ere per capita BPGri dagokionez, badakigu
kudeatzen eta administratzen, sektore publiko eta pribatuaren arteko aliantzak oso positiboak dira,
enpresa, finantza eta merkataritza gaitasun handia daukagu eta 2007an gure kontu korronteko
balantzak superabita erregistratu du´´. Baina hori esandakoan, Innobasqueko presidenteak gauzak
argi utzi zituen: ´´egoera oso onean bagaude ere, ez daukagu etorkizuna segurtatuta. Txipa aldatu
behar dugu. Globalki pentsa behar dugu, pertenentzia sentimendua galdu gabe ´´.
´´Euskadiko ekonomiaren erantzuna ez da behar adinakoa ez eta eraginkorra ere´´, azpimarratu
zuen.
Gauzak dauden moduan daudela, Innobasqueko presidentearen ustez ezinbestekoa da gertatzen ari
diren ´´ikaragarrizko aldaketei´´ egokitzea egungo ongizate mailari eutsi ahal izateko. ´´EAEko
bigarren eraldaketa ekonomikoari ekin behar diogu´´, eta bigarren eraldaketa horren ardatz nagusia
berrikuntza da. ´´Berritzea da enpresa eraldatuz balioa sortzea´´, azaldu zuen Pedro Luis Uriartek.
´´2030erako berrikuntzako erreferente izan nahi dugu Europan (Euskadi une honetan 55. postuan dago
Europako eskualdeen artean)´´. Helburu hori lortzeko, Uriartek ´´EAEko estrategiak eta aurrekontu
lehentasunak berrikusi eta aliantza publiko-pribatua indartu behar dela´´ adierazi zuen.
2007 Eskubide guztiak erreserbatuta