> Hemen zaude:
Inongo berrikuntza taldek ez du jakituriaren monopolioa. Ideiak plantillatik kanpo egon litezke.
Berrikuntzak betidanik izan duen oztopo handienetakoa hauxe izan da: ´Ez da hemen asmatua´
(EHA). Enpresa handi batzuek lehiakideekiko aliantza teknologikoak sustatzen dituzte eta
´berrikuntza irekia´´ bultzatzen dute, oinarrizko arazo teknikoak konpon ditzaketen garun
pribilegiatuak lortzeko xedez.
Aliantza hauek sustatu dira, hain zuzen ere, enpresek onartu dutelako inongo berrikuntza
taldek ez duela jakituriaren monopolioa.
´Horregatik beti bizi beharko dugu erosi-egin tentsiopean´ dio Greg Papadopoulos, Sun
Microsystmes-eko teknologia alorreko zuzendari nagusiak.
Teknologiaren zein portzentaje sortzen du enpresak berak? Zein portzentaje erosten die beste
enpresa batzuei? Papadopoulos-ek uste du galdera hauek oinarrizkoak direla ´berrikuntzaren auziari
zuzenean aurre egiteko´ eta ideia handiak bilatzeko.
Sun-ek joan den hilean hautsi zuen ´etxean egina´ tradizioarekin, ia 638 milioi euro ordaindu
baitzituen MySQLren truke. MySQL-k iturri irekiko datu-basearen programa ezagunena fabikatzen du.
Sun-ek produktu harrigarri bat lor dezake berehala, baina horretarako mundu osoko
datu-baseetako ingeniarien lankidetza du uneoro. ´Teknologia erosten diegu beste enpresa batzuei
eta ez dugu horregatik lotsatu beharrik ´, azaldu du Papadopoulus-ek.
Ikaragarrizko arrakasta duten berrikuntzako adibide bi aipatuko ditugu: YouTube eta Skype.
Etorkizun-sen handiko talde txiki batzuek sortu zituzten bi proiektu horiek eta gero garesti saldu
zizkieten enpresa handi batzuei (Google eta eBay-ri hain zuzen). Erosleek ez diote etekinik atera
erosketa horri, baina halere irabazten atera direla esan daiteke. Izan ere, Google eta eBayk ez
zieten hazten utzi bi proiektu horiei, beraz, ez dira sekula mehatxu bat izango berentzat.
Bestalde, beren lehiakideei aurre hartu eta ez zieten aukerarik eman YouTube eta Skype erosteko.
Txina eta Indiak ingeniaritzan izan duten hazkundearen ondorioz, enpresak gero eta urrutirago
joateko prest daude teknologia erosteko. ´Denborarekin herrialde hauei ere erosiko diegu
teknologia´, dio Ned Hooper, Cisco Systems-eko presidenteordeak.
Informazio gehiago:
2007 Eskubide guztiak erreserbatuta