> Hemen zaude:

Berriak

2008-07-22

SPRIren Kanpo Sareak elkarrizketa pertsonalizatuak egin ditu 200 euskal enpresa baino gehiagorekin ekainean Euskadira eginiko bisitetan

  • Kanpo Sare iraunkorrak merkataritza misioetan parte hartu du EAEko hiru lurraldeetan bere zerbitzuak euskal enpresei eskaintzeko
  • Merkataritza misio hauen xedea da nazioartekotzeak eskaintzen dituen negozio aukerak ezagutzera ematea euskal enpresei
  • Euskal enpresei gehien interesatu zaizkien herrialdeak Kuba, Brasil eta Mexiko izan dira.

Spriren Kanpo Sarea 42 herrialde eta 47 merkatutara hedatzen da eta bulego iraunkorrak dauzka 12 herrialdetan. Bulego horietako arduradunak EAEra hurbildu dira ekainean- hiru lurraldeetara- euskal enpresei bere zerbitzuak ezagutzera emateko eta haien nazioartekotzea sustatzeko. Izan ere, Spriren ustez, nazioartekotzea tresna estrategikoa da euskal enpresen lehiakortasunari begira.

Bulego iraunkorren sareak 208 elkarrizketa izan ditu euskal enpresekin. Gainera, neurrira eginiko merkataritza misio hauek lehen aldiz egin dira hiru lurraldeetan. Berritasun honen helburua da nazioartekotzean interesa duten enpresen eta Spriren ordezkarien arteko topaketak etxetik mugitu gabe egitea.

Eremu geografikoak eta lurraldeak

Elkarrizketatutako 208 enpresatik, gehienek Latinoamerikarekiko interesa agertu dute, batez ere Kuba (24 enpresa), Brasil (22 enpresa) eta Mexiko (20 enpresa) izan dira hautatutako herrialdeak.  Lurraldeka, Bizkaiko enpresek Brasil eta Argentinarekiko (13 eta 10 enpresa hurrenez hurren) interesa agertu dute batik bat; Gipuzkoakoek, berriz, Kuba eta Txekiar Errepublikarekiko (10 eta 9 enpresa) eta Arabako seik Poloniarekiko.

2006arekin konparatuz izandako hazkundea

 Nazioartekotze arloak 580 zerbitzu eskaini dizkie euskal enpresei 2007an eta enpresa hauek 242 proiektu burutu dituzte, hau da, 2006an baino ehuneko 16 gehiago. Era berean, aholkularitza eskaini die 836 enpresari produktuak kanpoko merkatuan sartzeari edota atzerriko herrialdeetan kokatzeari dagokionez. Datu honek (2006an baino ehuneko 82 gehiago) agerian uzten du euskal enpresek gero eta interes handiagoa dutela alor honetan.
242 proiektuak egitura komertzialak eta merkataritza eta produkzio ezarpenak lortzeko egin dira gehienbat, eta batez ere ondoko herrialde hauetan: Europan (128), Afrika eta Ekialde Ertainean (34), Asian (31), Latinoamerikan (28) eta Ipar Amerikan (21).  Proiektu gehien jaso dituen herrialdea Polonia izan da (31). Sprik bi bulego ditu Polonian.

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta