> Hemen zaude:

Berriak

2008-03-25

Zintzotasuna eta konfiantza, antolakundeen arrakastaren oinarriak

Ezin da konfiantzarik sortu ezta botererik eman ere, norberak ez badu konfiantzarik transmititzen

Elkarrizketa honetan Stephen Covey-k azaldu digu goi mailako exekutiboak errendimendu handiko eginkizunetara soilik dedikatu beharko liratekeela. Izan ere, ezinbestekoa da berentzat benetan garrantzitsua den horretan kontzentratzea.
 
Liderrak bere misio pertsonala definitu eta misio horren inguruan jardun behar du bere bizitzako rol guztiak bateratu nahi baditu, hots, enpresaburu, familiako aita eta komunitate bateko kide izan nahi badu; horrela, bere bizitzako rolak misio horren inguruan kokatuko dira. Zenbat eta lidergo handiagoa egon, hainbat eta kudeaketa lan gutxiago, nor bere burua kudeatzeko gauza delako.
 
Bi lagunek helburu bat lortu nahi badute eta balio komunen sistema bat adosten badute helburu hori lortzeko, orduan adostasun edo akordio hori izango litzateke bi lagun horien liderra. Hori da Covey-k eman digun erantzuna nor bere buruaren liderra den galdetu diogunean.
 
Praktikan, oreka lortzeko, astero antolatu behar dugu epe luzeko, esaterako, urtebeteko proiektu bati ekin behar diogunean. Nire bizitzako rol guztiak idatziko ditut orri batean eta nire misioarekin lotuta daudela ziurtatuko naiz, gero rol bakoitzaren helburuak zehaztuko ditut.
 
Kontua korapilatsuagoa da enpresak arazo ekonomikoak dituenean. Bizirik irauteko modurik onena beste batzuekin harremanetan egotea da. Beraz, geure familia inplikarazten badugu gure proiektuan, horrek gehiago elkartuko gaitu, denok parte hartzen dugulako eta sormenezko konponbideak aurkitzen laguntzen digutelako. Askok ez du horrelakorik egiten, eta halaxe aitortzen dute gainera: 'Neuk arduratu behar dut enpresaz eta ez dut astirik familiarentzat '. Beren baitan murgiltzen dira, jendearengandik urruntzen dira eta interesa eta energia galtzen dute.

Enpresa bateko kideen konpromisoa eta parte-hartzea lortzeko, lehenik eta behin liderrak zintzotasunaren eredu izan behar du eta botere gehiago eman jendeari. Eta boterea emateko, baldintza batzuk ezarri behar dira konfiantza egon dadin. Konfiantza horrek benetakoa izan behar du, izan ere, ezinezkoa da itxurak egitea eta antolakunde osoaren zintzotasunetik sortu behar du konfiantza horrek.
 
“Zure teoria hori gobernuei ere aplika dakiekeen jakin nahiko nuke”, galdetu genion Stephen Covey-ri. Bai, zalantzarik gabe.
Antolakunde handi bateko kide naiz, 700 bat lagun gara. Baina ez dugu nahi jendeak gu eredutzat hartzerik, printzipioetan kontzentratu behar dute eta horretarako gaitzen ditugu. Nork bere bihotzean sentitu behar ditu printzipio horiek. Ezin dugu konfiantzarik sortu konfiantzarik transmititzen ez badugu. Ezin dugu botererik eman, konfiantzarik transmititzen ez badugu; horra hor beste printzipio bat.
 
© Intermanagers.com
 

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta