Peter Senge-k, “learning organization” kontzeptuaren sortzaileak, analogia hori erabiltzen du antolakundeen hazkuntza eta mugatze prozesuen giltzarriak azaltzeko.
Demagun lorezain bat lurrean belaunikatuta dagoela eta ´´hazi, hazi!´´ oihukatzen diela
haziei. Irudi sinplea baina indartsua, ezta?
Haziak seinaleak igortzen ditu ingurura ura eta ongarriak erakartzeko. Sistema garatzen hasten
da, hedatu egiten da eta gero eta ur eta ongarri gehiago erakartzen ditu. Horixe da lidergoaren
lehen printzipioa: hazkuntzaren auto-indartze prozesuak ulertzea.
Benetako liderrek intuitiboki hautematen dute ´´elementu horien arteko jokoa´´ eta horrekin
lan egiten ikasten dute. Ez dute aldaketa bultzatzen, aitzitik hazkuntza prozesuetan parte hartzen
dute eta mugak txikitzen dituzte.
Zeintzuk dira benetako aldaketa sustatzen duten prozesuak?
* Hazkuntzaren lehen prozesua negozioaren emaitza onekin indartzen da, kontua izan behar baita
hobekuntzak hautemateko sei, hamabi edo hogeitalau hilabete itxaron behar dela.
* Bigarren prozesua emaitza pertsonaletan datza: jendeak konpromiso handiagoa hartzen du
pertsonalki inplikatzen badira aldaketan.
* Hirugarren prozesua: hierarkiaren arabera antolatuta ez dauden kanalek ideia berrien
sorkuntzan duten eragina.
Zeintzuk dira aldaketa mugatu dezaketen faktoreak?
* Malgutasuna: malgutasuna behar da denbora eta ahaleginak inbertitzeko gaitasun berriak
garatzeko lanean, zeren malgutasunik ez badago ez baita aldaketarik gertatuko.
* Etsenplua: arrakasta lortu nahi badute, liderrek ´´etsenpluaren bidez predikatu behar
dute´´.
* Beldurra eta antsietatea: liderrek prest egon behar dute erronkei aurre egiteko.
* Polarizazioa: jarrera mota bi agertu ohi dira aldaketarekiko, ´´fededunena´´ eta
´´federik ez dutenena`` eta liderrek bi jarrera horien arteko gatazka konpondu behar dute.
* Zatiketa, susmoak eta errezeloak ere aldaketa mugatzen duten faktoreak dira eta
liderrak aurre egin beharko die horiei ere.
Aldaketa mugatu dezaketen faktoreak antzemateko, errealitatea ondo behatzen ikasi behar da.
Sarritan, berritzaile sutsuek kale egiten dute honetan, berdin gertatzen zaie lorezain batzuei ere:
haziak besterik ikusten ez dituztenei ahaztu egiten zaie badirela hazkuntzarako beharrezkoak diren
beste baldintza batzuk.
©Intermanagers.com