> Hemen zaude:
Motibazioa garatzeko giltzarriak parte-hartzea eta konfiantza dira.
2. Prestakuntza prozesua behar bezala garatzen bada eta komunikazioa bi norabidetakoa bada,
konpromisoa sakona eta zintzoa izango da. Prestakuntza prozesua azaletik baino ez bada garatzen eta
komunikazioa norabide bakarrekoa bada, konpromisoa ere azalekoa izango da eta desagertu egingo da
lehen oztopoa agertzen denean.
3. Behin konpromisoa onartutakoan, gainbegiralea laguntzaile izango da eta ez epaile.
Konpromisoa hartu duen pertsonak ez badu bere lana betetzen, gainbegiraleak konfiantzazko harreman
bat sor dezake pertsona horrekin eta bere lankidetza eskaini.
Hiru urrats hauek elkarrekin uztarturik daude eta etengabe atzeraelikatzen dira. Urratsak
ondo betetzeko, liderrak izaeraz gogorra izan behar du eta fedea eta pazientzia eduki behar ditu.
Lider askori gogortasun hori falta zaio eta, bestalde, langile askok gainbegiraleen baldintzapean
lan egiten dute, horrela beraz, sarritan motibazioaren filosofia hau ezin izaten da hain erraz
ezarri.
Dena den, gogoan izan konfiantza dela giza motibazioaren adierazpen gorena.
©Intermanagers.com
2007 Eskubide guztiak erreserbatuta