> Hemen zaude:

Berriak

2008-03-25

Aldatu programaren epea 2008ko ekainaren 30era arte luzatuko da.

Beste berrikuntza proiektu batzuek ere aukera izan dezaten programa honetako diru-laguntzak jasotzeko.

EAEko enpresetan berrikuntza proiektuak gauzatzeko laguntza neurriak ezartzen dituen ALDATU programaren araudiak dio programa honetarako eskaerak aurkezteko epea martxoaren 31n amaituko dela programa hau indarrean dagoen urte bakoitzean.
 
Baina programak izan duen harrera ona dela eta, eskaerak aurkezteko epea luzatu egingo da beste berrikuntza proiektu batzuek ere aukera izan dezaten programa honetako diru-laguntzak jasotzeko, bestela hurrengo ekitaldira arte itxaron beharko dute eta.
 
Horrela beraz, eskaerak aurkezteko epea ekainaren 30era arte luzatuko da 2008ko eta 2009ko ekitaldietan.
 
Eskaerak aurkezteko epea orain arteko egun berean hasiko da: urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean.
   
Aldaturi buruz informazio telefonoa : 902 99 52 82

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta