Innobasque
Berrikuntzaren Euskal Agentzia, irabazi asmorik gabeko elkarte pribatu bat da.
Elkarte honen xedea da Euskadiko berrikuntza koordinatzea eta bultzatzea alor
guztietan, espiritu ekintzailea eta sormena sustatzeko.
Innobasque ondorengoek osatzen dute: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal
Sareko agenteek, enpresa pribatuek, euskal erakunde publikoek, enpresen eta langileen erakundeetako
ordezkariek eta berrikuntzarekin zerikusia duten bestelako antolakundeek.
Eredu operatiboa berrikuntzarekin lotuta dauden balioak eta jarrerak sustatzen
dituzten jardueretan oinarritzen da, baita Euskadi berritzailearen irudia (I+B+Gan polo aurreratu
bezala) atzerrian zabaltzeko egiten diren jardueretan eta euskal enpresa eta antolakundeetan
berrikuntza dinamikak sortzen dituztenetan ere.
www.innobasque.com