Berrikuntza sustatzeko zerga-pizgarriak

Zerga pizgarriak Sozietateen gaineko Zergan Ikerketa eta Garapeneko (I+G) eta Berrikuntza Teknologikoko (BI) jarduerak egiteagatik.

BIZKAIA [1] / ARABA [2] / GIPUZKOA [3]
 
I.     Ikerketa eta Garapena (I+G) 
 
I.1    Kontzeptua
 
·     Oinarrizko ikerketa”: jakintza berriak aurkitzeko eta zientzian edo teknologian goi ulerkuntza bilatzeko egiten den azterlan original eta planifikatua, betiere merkataritza edo industria helburuetatik kanpokoa.
 
·     Aplikatutako ikerketa”: jakintza berriak aurkitzeko egiten den azterlan original eta planifikatua, betiere jakintza horiek produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo lehendik daudenak nabarmen hobetzeko badira.
 
·     Esperimentuzko garapena”: ikerketa aplikatuaren emaitzak produktu, prozesu edo zerbitzu berrien plan, eskema edo diseinuan erabiltzea edo emaitza horiek nabarmen hobetzea, baita ere merkaturatu ezin diren prototipoak eta lehen erakusketa baterako proiektuak edo proiektu pilotuak sortzea, baldin eta aplikazio industrialetarako edo merkataritzako ustiapenerako bihurtu edo erabili ezin badira.
 
·     Software aurreratua garatu”: software aurreratua garatzea, baldin eta horrek prozesu zientifiko edo teknologiko handia badakar, dela teorema eta algoritmo berrien garapenaren bidez edo dela sistema eragile edo lengoaia berriak sortuz, edota pertsona ezgaituak informazioaren gizarteko zerbitzuetara sartzeko egiten bada.
I.2    Zerga-pizgarriak
    
·  Amortizatzeko askatasuna : kontularitzan aktibatuta dauden I+Gko gastu guztiak zerga kenkaritzat har daitezke ekitaldi bakar batean. Horretarako, Sozietateen gaineko Zergaren oinarria doitu behar da, kontabilitate amortizazioa kontuan hartu gabe zeinak bere arauei jarraituko dien.

Horrek Sozietateen gaineko Zergaren ordainketa geroratzea eragin dezake, eta ondorioz, finantza efektu baikorra izan liteke enpresentzat.
 
·  Sozietateen gaineko Zerga kuotaren kenkaria : Sozietateen gaineko Zerga kuota murriztean datza. Horrek zerga-aurrezki garrantzitsuak eragin ditzake enpresek ordaindu behar dituzten sozietateen gaineko zergetan.  

Kenkaria ekitaldiko I+Gko gastuetan (bai enpresa barruko gastuetan eta bai hirugarren bati proiektuak kontratatzeko gastuetan ere)  aplikatuko da, baita horrelako jarduerei lotutako elementuetan egindako  inbertsioetan ere.    

 
Kenkarien portzentajeak:
 
a) “gastuetan”:
 
Oinarrizko % 30 aurreko bi urteetan batez beste egindako gastuetan.
 
% 50 (oinarrizko % 30aren gaineko % 20ko gehigarria) soberan egindako gastuetan, aurreko bi urteetako batez bestekoa kontuan hartuta.
 
% 20 gehiago, proiektuak teknologi agente jakin batzuekin (unibertsitateak,ikerketako erakunde publikoak, Berrikuntza eta Teknologia Zentroak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko kide diren erakundeak) kontratatzen badira edo I+Gn soilik aritzen diren ikertzaile kualifikatuek eginiko gastuak badira .   

Oharra: Salbuespenezko kasuetan % 70eko kenkaria lortu daiteke (oinarrizko % 30 + % 20  I+Gn ahalegin berezia egiteagatik + % 20 lanak teknologi agente jakin batzuei kontratatzeagatik edo I+Gn soilik aritzen diren ikertzaileek eginiko gastuengatik).

 
b)       Ibilgetu material eta ez-materialetan egindako inbertsioetan (soilik I+G-ri lotuta badaude)”, ondasun  higiezinak eta lursailak izan ezik: 

% 10eko kenkaria  

II.    Berrikuntza teknologikoa (BT)
 
II.1   Kontzeptua
 
Berrikuntza teknologikotzat hartuko da produktu edo produkzio prozesu berrien lorpena edo jadanik badaudenen hobekuntza nabarmena dakarren jarduera, baldin eta horren emaitza aurrerapen teknologikoa bada. Era berean, berritzat hartuko dira ikuspegi teknologikotik begiratuta lehendik daudenetatik nabarmen bereizten diren ezaugarri edo aplikazioak dituzten produktu edo prozesuak.
 
Kenkariaren oinarria:
 
a)    Teknologi agente hauei agindutako proiektuak (diagnostiko teknologikoak barne):   unibertsitateak,ikerketako erakunde publikoak, Berrikuntza eta Teknologia Zentroak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko kide diren erakundeak
 
b)  Produkzio prozesuen diseinu industriala eta ingeniaritza. 
 
c)   Teknologia aurreratua eskuratzea patente, baimen, know-how eta diseinu moduan (hau ez da baliagarria atxikitako antolakundeentzat;  kontzeptu honi lotutako oinarria ezin da milioi bat euro baino handiagoa izan). 
 
d)   ISO 9000, ISO 14000, GMP edo antzeko kalitate ziurtagiriak lortzea (arau horiek ezartzeak eragiten dituen gastuak izan ezik).  
 
II.2   Incentivos fiscales
 
Zerga-pizgarriak ,

Sozietateen gaineko Zerga kuotaren kenkariak, hona hemen portzentajeak:

·      % 15 aurreko ataleko b) eta c) puntuetan jasotzen diren jarduerak egiteagatik (Produkzio prozesuen diseinu industriala eta ingeniaritza  eta teknologia aurreratua eskuratzea).  
 
·      % 20 aipatutako atalaren a) eta d) puntuetan jasotzen diren jarduerak egiteagatik (teknologi agente jakin batzuekin kontratutako proiektuak eta kalitate ziurtagiriak lortzea).  
 
 
III.  Arau komunak
 
III.1    Diru-laguntzekiko bateragarritasun partziala
 
·      Kenkariaren oinarria partzialki murriztuko da:   kenkari oinarriari murriztuko zaio 100en eta erakundeari aplikatzen zaion zerga tasaren arteko diferentziari dagokion portzentajea  

Adibidez:  Zerga tasa orokorra (% 28) duen enpresa bati diru-laguntzen zenbatekoaren % 72 murriztu beharko zaio kenkariaren oinarritik.  

 
III.2    Nola aplikatu
 
·      Ez da mugarik jarriko Sozietateen gaineko Zergaren kuotan (ekitaldi bakar batean aplikatu daiteke kuota zerora jaitsi arte, kenkari nahikoa badago).  
 
·      Kuota nahikoa ez izateagatik egin ez diren kenkariak hurrengo hamabost urte jarraituetan amaituko diren zergaldietan aplikatu ahal izango dira.
 
III.3    I+G+BTko jarduerak non egin  
 
·      Europar Batasuneko kide den edozein Estatutan.  
 
·     Hirugarren Estatuetan egiten diren jarduerek ere kenkariak lortu ditzakete betiere haien jarduera nagusia EBn kokatzen bada eta gastuaren zenbatekoak ez badu proiektuaren % 25 gainditzen. 

III.4    Egiaztapena
 
·     Proiektu guztiak behar bezala eta banaka identifikatu behar dira.  
 
·     Zuzenbidean onartutako edozein bideren bidez egiaztatuko dira.
 
 Berriki eskuragarri egon daiteke “Txosten arrazoitua” (arau bidez garatzeko dagoena).   


[1] Artículos 40/42 de la Norma Foral 3/1996, de 26 de junio, del IS del Territorio Histórico de BIZKAIA, según redacción dada por la Norma Foral 6/2007, de 27 de marzo (BOB núm. 71, de 12 de abril de 2007).
[2] Artículos 41/43 de la Norma Foral 24/1996, de 5 de julio, del IS del Territorio Histórico de ARABA, según redacción dada por la Norma Foral 13/2007, de 26 de marzo (BOTHA supl. núm. 47, de 20 de abril de 2007).
[3] Artículos 40/42 de la Norma Foral 7/1996, de 4 de julio, del IS del Territorio Histórico de GIPUZKOA, según redacción dada por el Decreto Foral-Norma 3/2007, de 29 de diciembre (BOG núm. 253, de 31 de diciembre de 2007). EFECTOS 2007 Y PENDIENTE DE RATIFICAR DE CARA A 2008 EN GIPUZKOA.
 

 

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta