> Hemen zaude:

Ekitaldiak

IKASTAROA: OPEN INNOVATION

  • Hasierako eguna: 2008-09-29
  • Amaierako eguna: 2008-10-02
  • Ordutegia: 9:00etik 13:00era
  • Iraupena: 16 ordu
  • Enpresa aurkezlea: Mondragon Unibertsitatea
  • Antolatzailea: Bic Berrilan (info@bicberrilan.com)
  • Helburuak:

    Berrikuntza irekiko eredu bat definitzen duten ezaugarri nagusiak birpasatzea, eta eredu horrek dituen erabilera-aukerak tailerrean parte hartzen duten pertsonen antolakundeen testuinguruan sartzea. Zenbait kasu eta ariketa erabiliko dira enpresaren eredu irekiei buruzko hausnarketa, banakakoa zein taldekoa, sustatzeko.
    Eredu horiek dagoeneko erabiltzen dituzten benetako enpresen kasuak ikusteaz gain, zenbait erremintak erakutsiko dira, berrikuntzaren ikuspuntua ireki eta handitzeko modukoak. Batez ere berrikuntzaren iturriei eta bezeroen eta erabiltzaileen ikuspuntuaren ikuspegiei buruzko hausnarketari ekingo diogu.

  • Dagokion maila: Prozesu
  • Zuzendutako pertsona: Edozein antolakuntza motan berrikuntza kudeatzeko aukera ereduei buruz interesa duten pertsonak: kudeatzaileak, I G b alorreko langileak, proiektuetako buruak, etab.
  • Helbidea: Bic Berrilan. Mikeletegi Pasealekua 56 1. 20009 Donostia
  • Egitaraua:

    1. jardunaldia
    Ezagutzaren gizartean aldatu diren gauzak. Berrikuntzaren ekosistema aldatzen duten faktoreak.

    2. jardunaldia
    Berrikuntzaren RADARRA, produktutik haratago.

    3. jardunaldia
    Web 2.0 erabiltzea berrikuntza irekia sustatzeko.

    4. jardunaldia
    Antolakuntzatik beratik haratago: berrikuntzaren iturrien bila.

    INSKRIPZIOAK: http://www.enpresadigitala.net/euskera/formacion/formacion_inscripcion.jsp?id=1199

     
  • Ordainbidea: Banketxe Intsuldaketa
  • Prezioa: 50 euro

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta