Lehiaketaren helburu espezifikoak.
Modu espezifikoan, San Josepeko harrobiaren hutsartearen eta Arrasatetik gertuko ingurunearen
etorkizuneko diseinua egiteko ideien lehiaketaren helburua da, besteak beste, hauek egin ahal
izateko soluziobideak bilatzea:
· Ahalik eta modurik onenean txikitzea harrobiaren hutsarteak mendian sortzen duen ikus eta
paisana eragina, oso kalteturik dagoen gune batean ingurumena errekuperatzeko proiektua bat
garatzeko, eta, horrela, ekintza positiboa sortzea, Arrasaten gune fisiko horren oraingo
hondamenari aurre egiteko.
· Ahalik eta modurik onenean txikitzea ere Eibar-Gasteiz autopistak AE 58.- SAN JOSEPE
HARROBIA eremutik pasatzean sortuko duen eragin kaltegarria.
· Berrerabili eta aprobetxatzea ahalik eta modurik egokienean harrobiaren hutsarteak ematen
digan gune fisiko zabala, eta horretarako hirigintza eta eraikuntza proiektu bat diseinatzea, leku
horren gizarte eta ekonomia arloko berrerabilera altua izateko, bai eta hor planteatuko diren
erabilerenak eta eraikuntzenak ere. Eraikigarritasunak, proposatutako erabilerek eta egokitzat
jotzen diren gainontzeko aldagaiek bermatu egin behar dute esku-hartzearen bideragarritasun
ekonomikoa eta soziala, bere osoan. Horregatik, lehiatzaileek aztertu beharko dute zer planteatu,
adibidez, irabazteko erabilerak, hornitzeko erabilerak eta/edo horien arteko proportzioa.
Orientazio gisara, harrobiaren hutsartean kokatu daitezkeen erabilera batzuk zerrendatu
ditugu:
o Bizitegia edo etxeak: betiko bizitegiez gain, lehiatzaileek aztertu dezakete estandarra ez
den familia egituretarako edo beste kolektibo batzuen egituretarako lojamendu tipologia berriak
sortzeko aukera.
o Jarduera ekonomikoak, bate zere zerbitzuei lotutakoak, baina industria erabilerakoren bat
albora utzi gabe.
o Eremu ludikoa eta sozializatzekoak.
o Hornidura publikoa, aisialdiari, denbora libreari eta kirolari lotutakoak barne.
o Lurzoruaren erreserba estrategikoak, epe ertain eta luzera garatzeko.
· Uztartzea proiektua bere gertuko ingurunearekin, diseinuak jaso dezan ere zelan ezarriko den
modu egokian lurralde horretan eta harrobiaren oraingo gune fisikoak izan dezan irisgarritasun
egokia, oinezkoen irisgarritasunaren ikuspegitik nahiz trafikoaren ikuspegitik (motorduna eta motor
gabea). Orain dauden sarbide zailtasunak eta oztopo arkitektonikoen zailtasunak gainditzea da
helburua, izan ere, proposatutako proiektuaren erabilera eta aprobetxamendu egoki, eraginkor eta
zuzena praktikatzeko, guztiz ezinbestekoa da erraztea, maila guztietan, espazio edo gune horretara
iristeko bidea.
· Harrobi ingurutik gertu dauden eskualde apalak biziberritzeko motorea izan daitekeen
proiektu bat proposatzea.
· Berrikuntza eta garapen teknologikoa sustatzea, arkitekturan, ingeniaritzan,
iraunkortasunean, energia aprobetxamenduan (kontserbazioa eta aurrezpena; aprobetxamendua eta
energia
berriztagarriak).
· Oro har, Euskal Herriko harrobi guztietan errepikatu daitezkeen kontzeptu berritzaileak
garatzea. Hain zuzen ere, harrobiak errekuperatzea ezinbesteko lana izango da, gure herrialdean
leku gutxi baitugu, eta Lehiaketa honek lortu nahi du halako proiektuetan maila kualitatibo handiko
joera bat ezartzea, antzeko arazoak dituzten beste udalerri batzuetan antzeko proposamenetan
erreferentzia izateko, adibidez, Makina, Durango, Elgoibar, Deba, Andoain, Urnieta, Zestoa, eta
abar moduko herrietan.