> Hemen zaude:
Horrela, eta Berrikuntzaren Euskal Agentzia eta Ikerbasque Fundazioa sortu ondoren, ekimen
berri honekin “berrikuntzaren euskal hiruhortzekoa” osatzen da. Hauek izango dira Euskadiko
ikerketa eta berrikuntzako politiken hiru euskarriak, Eusko Jaurlaritzak 2007ko uztailean
onartutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak xedatzen duenari jarraiki arituko
direnak.
Hau ez da soilik Eusko Jaurlaritzari dagokion proiektu bat, izan ere, “herriaren proiektu bat da, legealdi hau eta hurrengoak baldintzatuko dituen proiektu nagusia”.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputatu nagusiak izango dira Kontseiluko kide, baita, Osasun, Industria, Ogasun eta Hezkuntzako sailburuak ere. Gainera, euskal unibertsitateetako errektoreek eta Ikerbasque-ko eta Berrikuntzaren Euskal Agentziako arduradunek ere parte hartuko dute.
Proiektu honen lehen pausua Ikerbasque Fundazioa sortzea izan zen. Fundazio hau ikerketan
oinarritzen da eta sei milioi euroko aurrekontua dauka 2009raino. Diru horrekin nazioarteko adituak
erakartzen saiatuko da beren ikerketak EAEko zentroetan egin ditzaten.
Izan ere, fundazioaren bitartez beste bi ikerketa zentro sortuko dira aldaketa klimatikoa eta neutroiak aztertuko dituztenak, hurrenez hurren. Momentuz, proiektuak ehun ikertzaile baino gehiagoren eskaerak jaso ditu baina aurten, hogeita hamar ikertzaile soilik kontratatzea aurreikusten da.
2007 Eskubide guztiak erreserbatuta