> Hemen zaude:
Eusko Jaurlaritzaren Enpresa Lehiakortasunerako eta Gizarte Berrikuntzarako 2006-2009 Planean berrikuntza da ardatz estrategiko nagusia. Euskadi erdibideko egoera batean dago berrikuntzaren arloan; tarte handia geratzen da hobetzeko. Horretarako, enpresek eta gizarteak oro har mentalitatea aldatu behar dute.
Hori dela eta, berrikuntza sistema globalaren barruan Euskadi erreferentziazko nodoa bihurtzeko helburuaz sortu da Euskadi+innova , enpresen eraginkortasuna eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko.
Berrikuntzako Euskal Sisteman pertsonek egiten dituzte berrikuntzak, horregatik eredu honetako erdigunea eta motorra dira. Hona helmuga:
Gainera, jakintza emaitzetan hezurmamitu behar da, eta esparru honetan inplikatutako eragilerik behinenak enpresak eta administrazioa dira.
Ondo egitea ez da nahikoa...
...hobeto egin behar da
Euskadi+innova -ren barruan +innova ekimena dago, eta honek hainbat produktu ditu enpresan berrikuntzaren balioak ezartzeko –B errikuntza Foroak, Berrikuntza agenda, Directiv@21- eta laguntza sare bat lurraldean garatzen diren ekintzetarako (InnovaNet Sarea); Euskadiko ekonomi sustapeneko eragile aktibo ia guztiek esku hartzen dute bertan (erakunde publikoak, enpresaburuen elkarteak, merkataritza ganberak, unibertsitatea, klusterrak, garapen agentziak, lanbide heziketako ikastetxeak).
Izan ere, berrikuntzaren aldeko apustua egitea bereizgarri bakarra da mundu aldakor eta konplexu honetan, dagoeneko kostuan edo ekoizpen eraginkortasunean lehiatzea ez baita nahikoa.
2007 Eskubide guztiak erreserbatuta