> Hemen zaude:
BERRIKUNTZA FOROA
Berrikuntza Foroak euskal ETEetako zuzendaritza-karguei zuzendutako topaketak dira enpresei berrikuntzaren garrantziaz jabearazteko eta berrikuntzaren erronka jasotzearen beharra sorrarazteko. Enpresen esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzen dira eta Berrikuntza Agenda aurkezten da berrikuntza sistematikoaren bidetik aurrera egiteko tresna den aldetik.Agente Sare batek enpresen eta Euskadi+innova-ren arteko lotura egiteaz gain, kapilaritatea ziurtatzen du EAEko eskualde guztien artean.
Onuradunak: Gutxienez 6 langile dituzten euskal ETEak.
Antolatzen diren foroen zerrenda webgune honeta lortu dezakezu " ekimenak" sailean.
Euskadiko enpresen eremuan berrikuntza bultzatzen diharduten agenteen sarea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza arloetan erakundeen arteko jardueraren benetako koordinazioa gauzatzeko aukera ematen duena. Horrela, ETEen inpaktuan kapilaritate handiagoa lortzen da. Sarea koordinazio nodo batez, lurraldeko hiru nodoez (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta berrikuntza agenteez antolaturik dago.
Industria Sailak sustatutako berrikuntza ekimenak hedatzeko eta garatzeko, agente nagusien laguntza izan dugu: Foru Aldundiak, Garapen Agentziak, Merkataritza Ganberak, Teknologi Zentroak, etab.
Zentzu honetan, Sarea berrikuntzaren alorrean sailen eta erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko erreminta da. Gehiago jakiteko..
2007 Eskubide guztiak erreserbatuta