> Hemen zaude:
AGENDA: BERRIKUNTZA GAIKUNTZA SUSTATZEKO PROIEKTUEN
INPLEMENTAZIOA
Berrikuntza inkrementalak lortzera bideratutako proiektuen inplementazioa laguntzen du. Proiektu hauek onuragarriak dira ETEetan lan ohitura eta jarraibide berriak garatzeko, besteak beste, enpresa barruan berrikuntza gaitasuna duen liderraren garapena, parte-hartzea, berrikuntzaren alor ezberdinetan emaitza azkarrak lortzea (prozesua, produktu/zerbitzua, merkatua eta antolakuntza) eta lortutako berrikuntzen balorazioa.
Onuradunak: Berrikuntza Agendak Programako Berrikuntza Agenda definitu duten ETEak.
ZUZENDARITZA GAITASUNAK: DIRECTIVA21
![]()
Egungo ekonomian jakintza eta pertsonak lehiakortasunaren gakoak dira. Lehiakorra izateko enpresak kudeaketa modu berriak garatu behar ditu: zuzendaritza estilo berriak, partaidetza eta motibazioa sustatzeko metodo berriak eta laneko harremanak aldatu.
Euskal enpresetako zuzendaritza-karguek garatutako ekonomien erronkari aurre egin behar diote. Berrikuntzak bultzatutako ekonomia honetan, jakintzaren arloan ezberdintzea lortu behar dugu, hori baita lehiatzeko modua. Marko berri horretan lehiatu ahal izateko, gerenteek eta erdi-mailako karguek enpresaren antolakuntzaren eta pertsonen eraldaketaren erronkari aurre egin behar diote eta berrikuntza kultura berri bat sortu.
Helburua pertsonak erakundeen gako bilakatzea da. Pertsona horiek libreki parte hartuko dute eta proiektuekin identifikatuko direnez, beren gaitasun guztiak erabiliko dituzte proiektu horiek aurrera ateratzeko. Prestatutako pertsonak izan behar dute, baina batez ere ikasten jarraitzeko oinarrizko gaitasuna izan behar dute; pertsona eleanitzak, oinarrizko gaitasunetan prestakuntza jaso dutenak (komunikazioa, talde lana, aldaketetara egokitzeko gaitasuna).
Directiv@21 Kluster Ekintza prestakuntza programaren onuradunak: Klusterretan parte hartzen duten euskal enpresetako zuzendaritza-karguak. Helburua: berrikuntzaren erronkari modu arrakastatsuan aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasunak eskaini horiei esker erakunde lehiakorragoak sortu ditzaten.
IKT-ak: ENPRESA DIGITALA
![]()
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak funtsezko erremintak dira ETEak berrikuntza sistematikoaren kulturan sartzeko. Horregatik, Enpresa Digitalak IKTen erabilera sustatzen du euskal enpresen negozio prozesuetan, besteak beste, lehiakorragoak izateko eta teknologia berrietan oinarritzen diren negozio eta jarduera berriak sortzeko. Azken horiek produkzio egituraren dibertsifikazioa ahalbidetuko dute.
Enpesa Digitalak Jakintzaren Gizartea gai arloa garatzen du Innovanet Sarearen barruan. Teknologia berriei buruzko prestakuntza eta hedapena sustatzen du.
http://www.enpresadigitala.net
Onuradunak: euskal enpresak
IT TXARTELA
IT Txartela: IKTen inguruko oinarrizko ezagutzei buruzko ziurtagiri sistema.
IT Txartela Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien inguruko oinarrizko ezagutzei buruzko ziurtagiri sistema bat da. Horren bitartez, pertsona batek internet eta erreminta informatikoak erabiltzeko duen gaitasuna ziurtatzen da.
Enpresek eta erakundeek aukera daukate ebaluaketarako sistema objektibo bat lortzeko. Sistema horri esker, langileek (eta etorkizunean enpresan sartuko direnek) IKTen erabilerarako duten gaitasuna ezagutu ahal izango dute.
http://www1.eeuskadi.net/reg/intro_s.html
Onuradunak: euskal enpresa guztiak eta euskal gizarte osoa oro har.
2007 Eskubide guztiak erreserbatuta