> Hemen zaude:

Erabilerraztasuna

Zer dela eta web orri erabilerraza egin?

INNOVAk erabiltzaile gehienentzat erabilerraza den web orri bat diseinatu nahi izan du, haien muga pertsonal edo teknologikoak zeinahi direla ere.
Horretarako, W3C (World Wide Web Consortium) ( www.w3.org ) Partzuergoaren barruan dagoen WAI lantaldeak (  www.w3.org/WAI ) finkatutako Erabilerraztasunerako Jarraibideak edo Diseinu Erabilerrazerako printzipio orokorren aplikazioan eta betepenean oinarritu gara.

Laguntza teknikoak

Erabilerraztasun mailak:

Web orri honek erabilerraztasuneko bigarren maila betetzen du.   

Estandarrak erabiltzea:

Web orri hau ondoko estandarrak erabiliz inplementatu da: XHTML 1.0 web orriaren koderako eta 2. mailako CSS, eta horrela ahal den gehien bereizi ditugu aurkezpena eta edukia.  

Letra tamaina aldakorra eta diseinu likidoa:

Web orri honen maketazioa unitate erlatiboen bidez taxutu da, baita testuaren tamaina ere. Hori dela eta, web orri hau egoki bistaratuko da edozein bereizmenetan, eta erabiltzaileak testuen tamaina handiagoa edo txikiagoa egin ahal izango du, behar den laguntza teknikoa badu. Adibidez, Internet Explorer nabigatzailea badarabil, Edizio menura jo dezake.

Siglen eta laburduren deskribapena:

Euskadi+innova-ren web orrian erabilitako sigla eta laburdura guztiek beren deskribapena daramate.

Nabigazio barrak:

Bi nabigazio barra ditugu, batean Menu Osagarria dago (hasiera, kontaktua, web gunearen mapa eta erabilerraztasuna), eta bestean web orriaren Menu Nagusia. Erabiltzaileak web gunearen atal guztiak erabilgarri izango ditu beti.

Nabigazioa tabuladorearen bidez antolatu:

Teklatuaren bidezko nabigazioa errazteko, web orriaren edukiek ordena logikoa dute. Lehenik, menu osagarriko aukerak ikusiko ditugu; gero, menu nagusikoak; eta, azkenik, web orriaren edukia.

Menuak ez irakurtzeko aukera:

Esteka berezi batzuk sortu ditugu testu soileko nabigatzaileak edo pantaila irakurtzen duten nabigatzaileak erabiltzen dituztenentzat, orri bakoitzean bi menuak irakurri behar ez izateko eta web orriaren edukian zuzenean sartzeko. Gainera, esteka horiek teklatuko lasterbideak dituzte, eta jarraian jasoko ditugu.

2007 Eskubide guztiak erreserbatuta