Energia eta baliabide mugatuen kontsumoan
oinarritutako gaur egungo hazkunde ereduaren sostengaezintasunari aurre
egiteko, Munduko
Ekonomi Foroak proposatzen du ohitura aldaketan eta berrikuntza
teknologikoan oinarritutako produkzio eta kontsumo eredu alternatiboak garatzea.
Centre for Social
Innovation erakundeak teknologiaren eta berrikuntza sozialaren arteko
elkarreragina defendatzen du konponbide iraunkorrak sustatzeko, eta horretarako,
lehendik martxan dauden tokiko
proiektuak konektatzea proposatzen du. Euskadin ekintzaile eta start-up
sare bat osatzen ari dira elkarrekiko lankidetza eta ezagutza trukea babesteko
teknologia berrien sektorean eta, bide horretatik, etorkizunean Euskal
Valley sortzeko.