 |
|
Eutokiako bilerak WiKi-ren arkitekturara eta commonstitución-era begira antolatu ziren.
|
Zergatik
sortu zen Prokomuneko enpresen proiektua?
Yproductionsen denbora daramagu kulturaren
ekonomia politikoaren alorrean lanean eta orain dela hiru bat urte ideia hori
sormenezko industria hauen ideia begiratzen hasi ginen, freelances egitura
finkatua, autonomo eta enpresak, egile-eskubideen ustiapenetik abiatuta lanean
hasten direnak. Beste errealitate batekin alderatzen hasi ginen, talentu
indibidualetik baino taldeko lana eredutzat dituzten enpresak, eta
egile-eskubideetatik bizi ez eta beste protokolo batzuetatik zehar mugitzen
direnak. Honen ildotik jaio zen prokomuneko enpresen ideia aztertu eta arakatu
beharreko testuinguru bat bezala. Ondoren hedatzen joan da, gu testuinguru
kulturaletik gatoz gehienbat baina ikusi ahal izan dugu beste alor batzuetan,
esaterako, ekonomia sozial eta solidarioan eta berrikuntza sozialean ere ari
zela hitz egiten taldeko jarduerari eta prokomunari buruz, enpresa-izaerako
proiektuekin loturarik ez zeukatenak.
Zein
da zuen helburua?
Gure asmoa da errealitade hau hobeto ulertzea
horretarako kasuak aztertzen, nola funtzionatzen duten ikusten eta prokomun hau
eragiten duten komunitateekin zein harreman dituzten aztertzen. Horrez gain,
baimentzen duten testuinguruetan, prokomunaren hedatzea errazten duten politika
publikoak existitzen diren edo ez. Helburua praktikoa da, adibideak ikustea eta
ikerketa enpiriko bat egiten den heinean eta baita, testuinguruaren azterketa
da.
Zer da zuentzako prokomuneko enpresa bat? Ondasun komunak
ustiatzen dituen enpresa bat da, edo badago zerbait gehiago atzean?
Hasteko enpresa
horiek definitzerako orduan azken helburutzat etekina lortzea ez duten enpresak
direla diogu, nahiz eta haien egituraren jasangarritasuna bilatzen duten,
bertan lan egiten dutenek nolabaiteko onura ekonomikoak dituzte. Baina zerbitzu
publiko bat egiteko asmoa ere gehitu behar zaio horri, helburu sozial bat duena
edota zenbaitetan asmo politiko bat. Hau da, lehentasuna ematen dio zerbitzu
publikoari edo gizartearen behar jakinei gai ekonomikoaren aurrean. Beste
ezaugarri batzuk dira erabiltzaile edo ekoizleen komunitateak zeinekin enpresa
harremanetan dagoen. Komunitate hauek protokolo moduko bat sortzen dute ondasun
komun hori gastatzen ez dela eta gehiegi ustiatzen ez dela baieztatzeko.
Azkenean, garrantzitsuena dira baliabide komunak, enpresa bera baino haratago. Gero oso
ezberdinak diren kasuak eta jarduteak ikusten dituzu, baliabidea materiala eta
materiagabea izan daiteke, baso batetik hasi eta ezagutzaraino.
"Prokomunak ez dago enpresa praktiken lehian"
Zailtasun handienetakoa da enpresa horiek kanpo
finantzaketarik gabe jasangarriak izatea da. Software askearen kasua alde
batera utzita, adibideak aurkitu dituzue?
Tailerretan eta
lanorduetan beti dago enpresaren filosofiaren eta bere behar ekonomikoen arteko
tentsioaren gaia, jendea haren lanean lortzen dituen etekinetatik bizi ahal
izateak talka egiten du irekitze filosofia horrekin eta baliabide bat modu
publikoan eskaintzearekin. Tirabira hori beti dago eta kasu bakoitzean modu
ezberdinetan agertu eta konpontzen da. Software askearen kasutik haratago
joanda, hau badakigu nola funtzionatzen duen, argitaletxeen munduan begiratzen
badugu, Traficantes
de Sueños-en adibidea topatuko
dugu. Argitaletxe honek copyleft lizentzia daukaten liburuen katalogo bat du
eta hamar bat pertsona ditu soldatarik jasotzen ez dutenak eta lan egiten
dutenak argitaletxean bertan, zein banaketan, zein edizioarekin bere horretan
hain lotuta ez, baizik eta argitaratzen diren edukiekin lotura duten gauzetan.
Jarduera hau
aurrera eramaten dute liburuen salmentaren bitartez eta ez daukate inolako
finantzaketa publikoren laguntzarik. Gauza da Traficantes-en kasuan posiblea dela
hori talde batek ordainsari ekonomikorik gabe lan egiten duelako. Existitu dadin beharrezkoa da enpresa-egitura hori baina baita borondatezko
itzulpengintza lana edo banaketa berritzaile bat. Interesgarria da komunitatearen
funtzioa ez baita bakarrik borondatezko lana egitea, horrez gain, proiektua ez
desbirtuatzeko lanean jarraitzen dute. Adibidez, komunitateak ez du baimenduko
borondatezko lan baten ondorioz argitaratu eta copyright lizentzia baten pean
bukatzea.
Horrez gain,
bada ikus-entzunezko edukien banatzaile bat, Eguzki Bideoak, Traficantes-en antzera egiten duena lan. Ikus-entzunezko jaialdi
ofizialetan parte hartzea lortu egin du, beste edozein motatako banatzaile bat
bezala. Ezin ditzakegu arrakasta ereduak deitu baina zenbait ekintza eta
irtenbide ematen dituzte batez ere komunitatearen eta enpresaren arteko
elkarrizketaren alorrean.
"Ikerketak prokomuneko enpresa batek bezala funtzionatu dezan nahi
dugu"
Zein puntutan dago ikerketa?
Orain fase
teknikoago batetan gaude, ikerketa ezberdinentzako lekua izango duen plataforma
bat diseinatzen saiatzen ari gara. Medialab tailerrera Dafne, software askeko kooperatiba
bat, etorri zitzaigun eta ideia hau baimentzen duen arkitektura online bat
eraikitzeko irtenbide bat eman zigun, ikerketa ezberdinak gurutzatu ahal izatea
artxibo kolektibo eta publiko bat sortzeko. Gauza ez da biblioteka digital bat
egitea, web-orri batean testuak eskegita izango dituena eta kito; edukiak
erlazionatuta egotea, testuak, dokumentalak edo datuen erakusketa izatea.
Beste helburu
bat da pentsatzea nola izan daitekeen ikerketa bera jasangarria, publikoa
izatea baina egiten ari direnei nolabaiteko ordainsari ekonomiko bat eskaini
ahal izatea. Aholkularitzako zein zerbitzu egin ahalko liratekeen aztertu
beharko dugu, eta publikoa izan arren zein errentagarritasun aurkitu
diezaiokegun ikerketa egitura honi.
Lizentzia publikoak eta ondasun belaunaldi batean
oinarritutako ekimenak banatutako ondasunak indarra hartzen ari dira
azkenaldian. Uste duzu mota honetako enpresek epe luzera aukera moduan
etorkizunik dutela?
Hori da mahai
gainean dagoen galderetariko bat, benetan egoeraren araberako zerbait den eta
merkatuaren aldetik berrikuntza bat den, gauzak krisi garaian aldatu behar
direlako dagoen ideia hori, edo benetan gelditzeko dagoen errealitate bat den;
pribatuaren, publikoaren eta komuna denaren paradigman aldaketa bat ematen ari
dela. Momentuz ez dugu oso argi baina ikerketa honetan erantzunak aurkitzen
saiatuko gara.