 |
|
Rural Living Lab
Pirineos.
|
Zergatik eratzen da
'Rural Living Lab Pirineos'?
Francesc Altès: Teknologia Zentroa eratzen dugu, ikertzaile ugari
barne, kontua da gizarteak ez duela gure zereginaren berri.
Transferentzia ez da behar bezala egiten; 'living LAB' erabilgarria da
gizarteari jarduera horiek transferitzeko gaitasuna hobetzeko orduan,
lurraldean ez baita gure zereginaren arrastorik antzematen.
Paloma Hernández: Orain arte enpresetako telezentroaren eta
mintegiaren auzia aztertu dugu, baina proiektua biztanleria gehiago
inplikatzeko borondatetik ere sortzen da. Beti pentsatu izan ohi da
berrikuntza ikertzaileen eskutik datorrela eta hori ez da egia,
biztanleriak asko du esateko eta ekartzeko, eta gure nahia da ezagutza
hori ikerketen barne hartzea.
Nola inplikatzen duzue biztanleria?
P.H.: Alde batetik gizarte agente guztiak, inguruneko elkarteak,
enpresariak, etab. inplikatu ditugu, gure zentroan euren jarduna garatu
dezaten. Neurrietako beste bat izan da telezentroetara etortzen den
jendeak orain arte prestakuntza lagundua jasotzea. Une honetatik aurrera
erabiltzaileentzat planteatzen dena da berrikuntzen inguruko ekarpena
egitea, horretarako proiektuak eskaintzen zaizkie bere kabuz garatu
ditzaten. Adibidez une hauetan senior mailarekin loturiko ekimena dugu
eskuartean, Solsonan zehar ibilbide antropologikoa egiteko, nagusienen
oroimena dela medio. Informatika aplikazioak eta beharrezko prestakuntza
eman dizkiegu, baina ezagutzaren ekarpena berea izan da.
F.A.: Katalunian, Aurrepirinioan, Bartzelonatik 120 kilometrora
aurkitzen den eskualdea gara. 13 mila biztanle daude, horietatik 9 mila
hiriburuan, eta erabat landa-ingurunea da. Kontuan hartu behar da
Kataluniako biztanleriaren % 90 itsasertzean bizi dela. Gure asmoa da
baliabideak eskaintzea gure lurraldeko jendea bertan geratu ahal
izateko, kanpora irten behar badute prestatzeko, doazela, baina gauza
bera hemen egiteko euren aukeraren berri izan ondoren. Zentroak bi
egoitza ditu erabilgarri, bat Solsonan eta bestea landa-ingurunean, eta
enpresetako mintegia hedatzen ari gara bitik hamahirura pasatzeko.
Zeintzuk dira 'Rural Living Lab Pirineos' proiektuaren jarduera
ildoak?
F.A.: Hiru dira. Alde batetik enpresa berrikuntza dago; norbait
ideiaren batekin etortzen denean, beta tester izendatuengana, hau da,
proposatu produktua ala zerbitzua eratu ahal den ala ez egiaztatuko
duten bezero batzuengana heltzeko aukera ematen diogu. Azken batean,
pertsona hori Bartzelonara joan ahal da eta aholkularitza batean
aurkeztu, baina faktura itzela kobratuko diote. Guri interesatzen
zaiguna da norbaitek ideia bat izaten duenean hori gauzatu ahal izatea.
Hori alderdi zailena izanik, ohartu gara jendeari kostatzen zaiola
proiektuak aurkezteko animatzea.
"Biztanleriak
eskualdearen berrikuntza prozesuetan parte hartzea nahi dugu"
Eta gainerako jarduera ildoak?
F.A.: Bestalde, gizarte berrikuntzarako atalarekin kontatzen
dugu, Palomak aipatzen zituen nagusienen proiektuak bezalakoak barne
hartzeko. Gazteriaren esparruari dagokionez, Lego robot batzuk erosi
genituen, gazteek programatzen ikasi dezaten, horrela, robotak futbol
partidua jokatuko du, oztopoak saihestuko ditu. Proiektu hau, mezuak
bidaltzeko eta Facebook sarean sartzeko balio izateaz gainera
teknologiaren beste erabilera batzuek defendatzen dituen gazteentzat da.
Orain bi tailer ospatu ditugu eta irailean gehiago garatuko ditugu,
teknologiaren beste ikuspegi bat eskaintzeko modu dibertigarria dela
iruditzen zaigulako.
'Living lab' ekimenaren jarduera eremuetako beste bat da
ingurumenaren berrikuntza. Teknologia Zentroa biomasaren erabilerarako
gune sustatzailea da eta gure asmoa da erakunde publikoak eta pribatuak
hori erabiltzen hastea, herrialdeko erregaiaren erabilera erregai
fosilen erabilera baino errentagarriagoa dela egiaztatzeko. Epe luzean
askoz ere ekonomikoagoa da, 3000 metro koadro erabilgarri baino
gehiagorekin kontatzen dugu zentroan eta berogailuaren gastua gutxi
gorabehera 300 eurokoa da hilean, prezio barregarria beraz.
Gainera, araztaile naturalak eratzeko proiektu pilotua erabilgarri
dugu. Ur fekalak aprobetxatuz, landareak eta zeramikaren erabilera
direla medio, ureztapenerako ura lortzen da. Osasun erabileretarako
kloratu egin beharko litzateke, baina ur zikinak berrerabiltzeko modu
bat da. Teknologia Zentroaren baitan ildo horietan jorratzen diren eremu
bereziak aurkitu ahal dira, zentzu horretan 'living Lab' ekimenaren
funtzioa da ikerketa guztiak ezagutzera ematea.
'Living lab' ekimenak hiri-ingurunean finkatu ohi dira, zeintzuk
dira landa-inguruneko 'living Lab' baten ezaugarriak?
P.H.: Batez ere, gure asmoa da zentro eta eskualde bezala
bereizten gaituzten indarguneak sustatzea. Eskuragarri ditugu jendea,
ingurumen potentzial oso handiko Zentro Teknologikoa, eta lana bultzatu
nahi duten enpresarien eta ekintzaileen sarea.
Krisia dela-eta, eskualdeko ekonomia sustapenerako batzordea eratu
zen, zeinetan erakunde ezberdinek parte hartuko genuen. Batzorde handi
batekin kontatzen du, alkatea, conseller, eta abarrekin eratua;
bestalde, batzorde txiki batekin, teknikariekin eratua, zeinetan gu
aurkituko garen. Erakundeekin, elkarteekin eta zentro publikoekin
eginiko topaketak eta elkarrizketak direla medio, behar duguna jasotzen
dugu eta hori batzorde handira eramaten dugu, jardunerako eskumena berea
baita. Mentalitate aldaketa bat da, izan ere, lehen prozesu horiek beti
goitik beherantz egiten ziren, eta orain alderantziz da.
Batzordearen onuretako bat da agente guztiak ados gaudela eta
elkarlanean jarduten garela, horrela, batak bestea ez dugu estaltzen.
Esfortzuak bateratzen ditugu interes orokorra kontuan hartuta, hau da,
etorkizunerako nahi dugun ingurunea definitzeko aukera.
Harremana izan al dezakezue beste 'living lab' batzuekin?
F.A.: Bai, Ablako agentearekin, Citilab de Cornellá zentroarekin
hala nola Guifi.net sarearekin eta TAGSA-rekin harremanetan gaude.
Espainiatik kanpo, 'Territorios del Mañana' Fundazioarekin elkarlanean
gabiltza, ziur aski datorren urtean proiektu batean murgilduko gara,
biztanleriaren artean TIC-en prestakuntza hobetzeko asmoz. Udako
ikastaroen topaketatik abiatuta halaber kolaborazio interesgarriren bat
sortu ahal izango da Itsasmendikoi eta Innobasque enpresekin.
P.H.: Aspaldi, 'living lab' landa-inguruneko sarea eratzeaz hitz egin
zen baina oraindik martxan jarri gabeko proiektua da. Gurea
landa-inguruneko 'living lab' izan arren, nire ustean ez da beharrezkoa
landa-ingurune esparruetara mugatzea, ezagutza edonondik etorri ahal
baita, Almeriatik zein Donostiatik. Guretzat hori erabat irekia da.