NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

Elkarrizketak

Elkarrizketen bilatzailea:
(yyyy/MM/dd) (yyyy/MM/dd)

ELKARRIZKETEEN ZERRENDA:

“Datuen irekierak aukera ematen die kazetariei beren funtzioa betez botere publikoak zaintzeko” · Mar Cabra, kazetaria eta Hiritarren Civio Fundazioko zuzendaria

  • Data: 2012/05/21
Mar Cabraren irudia.

Civio fundazioa da Tu derecho a saber plataformaren arduraduna. Plataforma horretan informazio publikoa jasotzen laguntzen zaie herritarrei. Mar Cabra, espazio horretako zuzendaria, ikerketa kazetaria da eta urteak daramatza lanean datu publikoak ireki daitezen eta gardentasun legea onartu dadin Espainian. Cabra Donostiako Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresuan izan zen eta azaldu zuen zein garrantzitsua den datuak irekitzea kazetaritzarako.


“Erakundeei ikusarazi nahi diegu posible dela berrikuntza irekia egitea” · Aitor Bediaga, MIK S Coop erakundeko ikerlaria

  • Data: 2012/05/03
Aitor Bediagaren irudia

Pertsonen, erakundeen eta oro har euskal gizartearen artean balioa sortzeko aukerak biderkatzea. Horixe da MIKek Ikerlan, UPV/EHU eta Tecnalia-rekin batera lideratzen duen Openbasque proiektuaren helburua. Ikerketak oinarritzat hartzen du gaur egun oraindik berrikuntza metodo endogenoak erabiltzen ditugula. Horregatik, proiektuan parte hartzen duten 12 lagunek metodologia bat garatuko dute erakundeetan berrikuntza irekia bultzatzeko.


“Hain paternalista ez den osasun eredu parte-hartzaileago baterantz goaz” · Roberto Nuño Solinis, Osasun arloko Berrikuntzarako Euskal Institutuko zuzendaria

  • Data: 2012/04/24
Roberto N. Solinis

Osasun zerbitzuak eredu berri bateranzko trantsizioan murgilduta daude, 2.0 tresnek bultzatuta. Baina ez da aldaketa teknologikoa soilik, hiritarrak paper aktiboagoa hartzen ari baitira osasunaren kudeaketan parte hartzeko espazio eta plataforma berriekin. Uztailaren 9tik 10era Osasun arloko Berrikuntzarako Euskal Institutuak jardunaldi batzuk antolatu ditu aldaketa horiek aztertzeko.


“Teknologiarekiko konexio emozionala gero eta garrantzitsuagoa izango da” · Aitor García Rey, software programatzailea

  • Data: 2012/03/30
Aitor García Reyren irudia.

Softwarea ez dago bakarrik ordenagailu pantailetan, mugikorretan edo tabletetan; edonon aurki daiteke orain. Internetera konektatutako objektuak gero eta ugariagoak dira eta tresnak merkatzen ari dira. Hala, Aitor García Rey software garatzailearen esanetan, aukera berriak ireki dira gero eta konnotazio emozionalagoak izango dituzten dispositibo fisikoak sortzeko. Aitor Berrikuntza Sozialeko Eutokia  Zentroan izan zen martxoaren 21ean eta programatzaileek softwareak menderatutako mundu honetan duten erantzukizuna izan zuen hizpide.


“Errobotikak gizartearentzat ongizatea sortzearen printzipio etikoa jarraitu behar du” · Fiorella Operto, Scuola di Robotica

  • Data: 2012/03/19
Fiorella Operto-ren irudia.

Fiorella Operto filosofian eta zientziaren etikan aditua da eta errobotikan espezializatuta dago. 2000. urtean Scuola di Robotica irabazi asmorik gabeko erakundea fundatu zuen, zeinaren helburua baita adimen artifizialaren potentzialak eta mugak ulertzea pertsonekiko harremanean. Opertok errobo-etika hedatzen lagundu du, hots, makina adimendunen garapena gidatu behar duten printzipio etikoen multzoa. Pasa den martxoaren 13an Creativity Meeting Point topaketan parte hartu zuen Bilbon eta errobotikak osasuna, zaintza edo hezkuntza bezalako arloetan izan dezakeen potentziala azaldu zuen.


“Enpresak ezin du gizarteko arazoetatik isolatu” · Antonio Vives, Erantzukizun Sozial Korporatiboko aditua

  • Data: 2012/03/05
Antonio Vives-en irudia.

Stanford Unibertsitateko irakasle eta Cumpetere konpainiako bazkide honek ibilbide luzea egin du Erantzukizun Sozial Korporatiboko aditu bezala eta luzaroan aztertu du enpresek gizartean duten papera. Vives-ek Laugarren Sektoreari buruzko Mintegian parte hartu zuen Gasteizen, pasa den otsailaren 28an. Han azaldu zuen zer ikas dezakegun enpresengandik, sektore publikotik eta irabazi asmorik gabeko erakundeetatik laugarren sektorea eraiki nahi badugu. Antonio Vivesen esanetan, langintza hori ez da dogma bereizleetan oinarritu behar, baizik eta lankidetzan.


“Denok konta ditzakegu istorioak, orijinaltasuna bilatzean datza kontua” · Álvaro Andoin, Filmatu

  • Data: 2012/02/27
Álvaro Andoinen irudia.

Álvaro Andoin publizitatearen mundutik zetorren baina duela urtebete bere komunikazio enpresa sortzea erabaki zuen, horixe baitzuen benetan gustuko. Filmatu enpresak digital storytelling deiturikoa esploratzen du, hots, lengoaia desberdinak (hala nola testua, argazkia, audioa eta bideoa) nahasiz egiten den istorio kontaketa. Enpresa Digitala programaren bidez hainbat tailer antolatu ditu Donostian, Gasteizen eta Bilbon tresna horien aukerak erakusteko, eta beti ere argi izanik edonork konta dezakeela istorio bat.


“Jendearentzat garrantzitsuena da musika eskuratzea eta ez erostea” · Lutz Emmerich, Spotify enpresako zuzendaria Espainian

  • Data: 2012/02/13
Lutz Emmerich, Spotify enpresako Espainiako zuzendariaren irudia.

Interneteko musika kontsumoaren egoera nahastu samarra dago. Musika deskargak (Emmerich-ek deskarga irregular deitzen die), zenbait orri itxi izana, pirateriaren aurkako lege gogorragoen iragarpenak... horren guztiaren ondorioz, ingurune digital berri honentzako alternatibak bilatu nahi dira, aukera ematen dutenak probetxu ekonomikoa ateratzeko, baina kontsumitzaileen interesen aurka joan gabe. Spotify da alternatiba horietako bat, diru-sarrera digitalen bigarren iturri bilakatu dena industriarentzat. Lutz Emmerich, Spotify enpresaren Estatu mailako zuzendaria, Deusto Business Schoolen izan zen Internetek eskaintzen dituen negozio aukerei buruz hitz egiteko.


“Hiritarrentzat datuen bistaratzea arma bat da zer gertatzen den azaltzeko” · Jaume Nualart, software libreko programatzailea

  • Data: 2012/01/18
Jaume Nualart-en irudia.

Jaume Nualartek  hamar urte baino gehiago daramatza Bartzelonako mugimendu sozialei loturik. Ikerlari gisa lan egin du Ars Electrónica artxiboarentzat bistaratze tresnak garatzeko eta software librearekin erlazionatutako proiektu europarretan ere parte hartu du. Urtarrilaren erdi aldera Nualart Donostian izan zen eta datuen bistaratzea zer den eta zertarako balio duen azaltzeko Artelekuren Tresnak tailer jardunaldietan parte hartu zuen.


“Guneak Euskadirentzako aukera ekonomiko bihurtu nahi du zahartzearen erronka” · José Javier Yanguas, Zahartzaroko Berrikuntza Guneko zuzendaria

  • Data: 2011/12/26
Jose Javier Yanguas-en irudia.

Laguntza eta osasun zaintzako erakundeek, ikerketa teknologikoko zentroek eta enpresek osatzen dute Zahartzaroko Berrikuntza Gunea. Gune hori proiektu publiko-pribatu bat da, Euskadi zahartzaroko berrikuntzaren etorkizunean kokatu nahi duena. Bere helburua da lankidetza sare bat sortzea esparru honetan lanean diharduten eragileekin, zahartzearen erronkari erantzungo dioten ezagutza berriak sortzeko eta teknologiako konponbide nahiz laguntza esparruko eredu berriak sustatzeko.

ELKARRIZKETEN ZERRENDAREN orrikatzea:

Orrialdea 1 / 9  


GIZARTE BERRIKUNTZAREN MENUA

Metaposta

Eusko Jaurlaritza - Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila

Spri


ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: