 |
|
Sare propioan software askearen antolamendua ezartzea
enpresa irekiaren isla da.
|
Egin duzuen azterketa Industriaren Antolamendu
Eskolako 20+20 proiektuari dagokio, zein da ikerketa horien helburua?
Proiektuak garapen bidean dauden edota egungo ekonomiaren barruan
nolabait indartzen ari diren sektore ezberdinak ditu aztergai. Horiek
dira ekonomia berdearen sektorea, arlo digitalaren sektorea, gizarte
arloaren sektorea, sormenaren inguruko industriak eta enpresa irekia,
alegia guk jorratu duguna. Gure eremua nolabait zeharkakoa da, azken
batean ekonomia irekia pixka bat 'sui géneris' baita. Sektore
ezberdinetako enpresak aztertu ditugu, helburua enpresa praktika
nolabait ezberdinak ikertzea izanik, enpresa irekiaren kontzeptuarekin
loturiko balioak islatuko zituztenak. Agerikoa denez, proiektuaren
helmena estatu mailakoa da, eta egia da ez genuela enpresa irekien
azterketarako aparteko kasurik ala eredurik eskuragarri. Gure ahalegina
gehienbat hainbat organizazio aztertzera, praktikak behatzera eta
ondorioak ateratzera bideratu da. Asmoa da etorkizunean enpresa
gehiagorekin hedatzea eta azterketa eskala handiagoan garatzea.
Enpresa irekiaren kontzeptua oso orokorra da, zer esan nahi du
zuentzat?
Printzipio ugarirekin kontatzen dugu, baina guretzat funtsezkoetako
bat giza dimentsioa da. Enpresa irekian partekatzeko, gardentasuna
erakusteko eta harremanak sortzeko prest dauden pertsona prestatuak
behar dira. Giza dimentsio hori oso garrantzitsua iruditzen zaigu.
Norbere lan-esparruko pertsonekiko hurbiltasuna bilatzen da, bezero eta
hornitzaile arteko harreman soila gainditzea, arlo profesionalaz
haratago doan lotura sortzea bilatuz.
Lan filosofia hori hertsiki lotzen da enpresa irekiaren gure
kontzeptuarekin; hori organizazio txikitan aurkitzea errazagoa izanik,
Mozilla bezalako hainbat enpresa handi ere horretan dabiltza.
Printzipiotako beste bat hiper konexioa ala konektibitatea da.
Enpresa irekiaren osasun onak ala lehiakortasunak bere inguruan eratu
sarearekin zerikusia duela kontsideratzen dugu, hor sortzen baitira
aukerak, elkarlanerako eta berrikuntzarako aukerak. Harremanerako,
partekatzeko eta gardentasuna erakusteko gogoa izatea, eta balio horiek
organizazioa eratzen duten pertsonengandik haratago joatea, egiturak
kontzeptu horiek babestea, horiek guztiak ere pertsonen zoriontasuna
sustatzeko ahaleginarekin lotuko baitira. Bestalde, kudeaketa prozesuen baitan malgutasuna eta larrialdia
kontzeptuak aurkitzen dira. Julen maiz jarduten da organizazioen
likideziaz, malgutasunaren kontzeptua kontuan hartuta, ingurumenarekin
batera garatuz joateko behar bezainbat trebeak izan gaitezen.
"Ezagutza lehengai nagusia bihurtu da"
Horrek ziurgabetasunarekin bizitzen jakitea suposatzen du, bere
eraginagatik deseroso sentitu gabe. Ohiko enpresa beti azaldu izan da ‘status quo' mantentzearen alde, guztia kontrolpean izateko, eta
garrantzitsua da neurri batean bat-bateko jarduna trebatzea, zeren jakin
badakigu egungo merkatuak ez digula ahalbidetuko guztia kontrolpean
izatea.
Printzipio horiek gehiago dagozkio kolektiboen eta organizazioen
esparruari ohiko enpresen esparruari baino, ereduak aurkitzea zaila
gertatu al zaizue?
Egia esan, makro enpresa gehienetan konplexua da. Horregatik lehen
aipatzen nituen giza dimentsioa eta gauza txikien garrantzia, horrela,
ni txikia banaiz nire filosofia bera partekatzen duen norbaitekin
elkartu ahal izango naiz, proiektu bat partekatzeko; bihar agian beste
talde batekin elkartuko naiz, beste proiektu bat muntatzeko asmoz. Oro
har enpresa handiak ez dira behar bezala jabetzen enpresa irekiagoa
lortzeko beharrezko xehetasun horretaz, guztia estandarizatzeko euren
joera dela-eta.
Nire esperientziatik abiatuta, enpresa txikiak dira aurrerapauso
handienak erakusten ari direnak. Hainbat enpresa daude, esaterako CAN,
sarean gauza interesgarriak egiten ari direnak, atal lokala garatzea
bilatuz. Kasu honetan, kutxa banku kudeaketa ezberdinak egiteko gunea
izateaz haratago harremanak sortzeko gunea izatera iritsi da, horrela,
jendea auzokide bilera modukoa egitera joan ohi da. Baina hori enpresa
handien esparruan ezagutzen dudan adibide gutxietako bat baino ez da.
"Oraindik kasu gutxi daude, erabat enpresa irekiak
kontsideratu ahal ditugunak"
Gehiengoa sareko organizazio txikiak dira. Ikusi dugu, esaterako,
software askearen enpresen eta kolektiboen kasua, antolamendu egitura
izugarriak dakartzatenak eta behin-behineko konexiotatik abiatuta
proiektu ugari muntatzen dituztenak.
Azterketan ezagutzaren balioa eta enpresaren zein organizazioen
esparrua eraldatzeko balio izan duten alderdi fisikoaren eta digitalaren
arteko fusioa aipatzen dituzue, zein ondorio atera dituzue?
Arlo digitalean jardunean dabiltzan organizazioak hautatu ditugu.
Hala ere, ikerketan zehar arlo digitalarekin loturarik ez izan arren,
enpresa irekiari dagozkion beste hainbat praktika garatzen dituzten
enpresak bere garrantziaz jabetzen direla egiaztatu dugu. Adibidez, hor
dago Koopera, gizarte eta lankidetza arloetan oso eraginkorra azaltzen
den enpresa, osagarri horren hutsunea erakusten duena. Bere ADN eratzeko
orduan laguntzarekin kontatzen du, baina ezagutza sortzeko arlo
digitala aprobetxatzen jakitea falta zaie. Oro har, enpresa irekiaren
beste hainbat printzipio, alegia gardentasuna ala malgutasuna aintzat
hartzen dituzten organizazioak arlo digitalean presente egotearen
garrantziaz jabetzen dira.