NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

“Fakultatean irakasten ez den jakintza aplikatua sortu nahi dugu” · Garbiñe Henry, Deusto Innovación Social-eko zuzendaria

Bozkatu elkarrizketa hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 4 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
Garbiñe Henry-ren irudia

Deusto Innovación Social Gizarte eta Giza Zientzien fakultateko garapen unibertsitarioko unitate bat da, sozialki arduratsua eta iraunkorra den berrikuntza bultzatzen duena. Deusto Innovación Social eta Innobasque erakundeek akordio bat sinatu dute duela gutxi Quebeceko Unibertsitateak Montrealen duen fakultatearekin. Hitzarmen horren bertutez, ikerketa proiektu bateratuak egingo dituzte egungo arazo sozialei konponbide berriak bilatzeko.

Juan Luis Klein-ekin izandako topaketaren irudia.

 Juan Luis Klein-ekin izandako topaketaren irudia.

Zer da zuentzat berrikuntza soziala?

Duela gutxira arte berrikuntza teknologikoa edo prozesuetako berrikuntza bakarrik ezagutzen genituen, baina esan liteke berrikuntza sozialak den-denak biltzen dituela, pertsonek pertsonentzat  egiten dutelako eta berrikuntza sozialak erronka sozialei erantzuten dielako. Ezin azaldu daiteke alderdi teknologikoa edo ekonomikoa alderdi soziala kontuan hartu gabe. Ezin ditugu baloreak edota jarrerak aldatu pertsonak kontuan hartu gabe. Ezin dugu teknologia bultzatu pertsonek teknologia horretan konponbide bat ikusten ez badute. Quebeceko Unibertsitateko Juan Luis Klein-ekin egin genuen topaketan norbaitek esan zuen hori hala bada, dena dela berrikuntza soziala, eta baliteke hala izatea. Agian ez genioke abizenik jarri behar berrikuntzari, pertsonak erdian egon behar baitu; bestela, eten sozial asko izango genituzke, hala nola desberdintasunak, bidegabekeria sozialak eta desorekak. Bizi-kalitate ona izateko zahartzea eta immigrazioa bezalako erronkei erantzun behar diegu. Hau da, arazoak konpontzeko modu desberdinak aurkitu behar ditugu eta asko geratzen zaigu egiteko.

Eta nola bultzatzen duzue berrikuntza soziala zuen unitatetik?

Guretzat berrikuntza soziala ingurunearekiko elkarrizketan oinarritzen da. Gure balio-katea ikerketa aplikatuarekin hasten da; oinarrizkoa fakultateetan irakasten da, baina guk ez dugu aldizkari zientifikoetan artikulurik idatzi nahi edo ezagutza teorikorik sortu nahi. Beste norabide bat eman nahi diogu gure ikerketari, konponbidea emateko gaur egungo erronka edo arazo sozial bati. Fakultateek ez bezala, hezkuntza ez arautua lantzen dugu gai sozialen inguruan: jakintza transferitzeko jarduerak, ikastaroak eta beste hainbat ekintza garatzen ditugu gai sozialekin sentsibilizatzeko. Azkenik, enplegagarritasuna jorratzen ari gara unibertsitateko beste zentro batzuekin, ekintzailetza soziala bultzatuz eta Deustun lehendik dagoen berrikuntza eta ekintzailetza unitateari lagunduz.

"Alderdi ekonomikoari ezin zaizkio kendu alderdi soziala edo ingurumena"

Zein proiektu dauzkazue martxan?

Azken urte honetan informazio teknologiei eta berrikuntza sozialari buruzko Fundación Vodafone Fundación Deusto katedra sortu dugu. Normalean teknologia sortzen da kontuan hartu gabe zein premia sozial dagoen, hau da, pertsonek zertarako beharko duten galdetu ere egin gabe, eta katedra honek horixe landuko du, hots, gizarteari entzungo dio bere premiak zeintzuk diren jakiteko.  Hedapenari dagokionean, maiatzean Luis Rojas Marcos ekarri genuen erresilientziaz eta baikortasunaz hitz egiteko, pertsonak  emozioak baikara %80an eta uste dugu unibertsitatean gaitasun emozionaletako prestakuntza hori ere bultzatu behar dugula.

Duela gutxi Garellanoko Master Planean parte hartu dugu Bilbao Ría 2000 erakundearekin batera. Ahalegina egin genuen hirigintzari eduki soziala emateko, ez dadin arkitektura soila izan, eta ikerketaren helburua da aztertzea zein eragin (soziala eta ingurumenekoa) izango duten ekintzek lurraldean. Bestalde, Mondragon Unibertsitatearekin eta EHUrekin batera Euskadiko 4. sektorea aztertu dugu, jakiteko nola gauden xede sozial argia eta emaitzen kontua duten enpresei dagokienean. Orain txostena idazten ari gara.

"Ekintzailetza soziala bultzatu nahi dugu katearen fase guztietan"

Urriaren amaiera aldera hitzarmen bat sinatu zenuten Quebeceko Unibertsitatearekin, zertan datza hitzarmen hori?

Funtsean, berrikuntza soziala bultzatu nahi da, irakasleak, ikerlariak eta ikasleak trukatuz. Abian jarri nahi ditugu ikerketa proiektu bateratuak, ikerketarako egonaldiak  Bilbon, Donostian eta Quebecen, eta lantzen ari garen txosten bateratuak argitaratu nahi ditugu. Hitzarmenean Innobasque-k ere parte hartzen du, eta berrikuntza agentzia horren bitartez plataforma bat bultzatuko dugu berrikuntza sozialarekin zerikusia duten kolaboratzaileen sare bat sortzeko. Esaterako, berrikuntza sozialaren arloan lanean dihardugun guztiok ahalegina egingo dugu Kanadan erabiltzen ari diren metodoak eta egiten ari diren proiektuak ezagutzeko. Dagoeneko elkarrekin ari gara lanean, baina hitzarmen honen bidez ofizialtasuna eman diogu lankidetzari.

Zergatik aukeratu duzue Quebeceko Unibertsitatea?

Berrikuntza sozialak ikertzen dituen CRISES zentroa daukalako.  Innobasque-k eta Deusto Innovación Social erakundeak azterlan bat egin genuen berrikuntza agentziei buruz. Ikerketa esperientzia batzuk aztertu ondoren CRISES nabarmendu zen ingurunearekin lotutako ikerketari dagokionean, bere eskualdearen eraldaketa sozialean eragina izaten ari diren proiektuak dauzkalako. Interesa genuen beraz CRISES zentroko norbait ekarri eta bere esperientzia konta zezan, berrikuntza sozialeko munduko zentro unibertsitario garrantzitsuenetakoa baita.

  • Data: 2011/11/07


GIZARTE BERRIKUNTZAREN MENUA

Metaposta

Eusko Jaurlaritza - Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila

Spri


ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: