NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

“Berrikuntza barik, ADN mutazioa da behar duguna” · Shoshana Zuboff, Harvard Business School-eko irakaslea

Bozkatu elkarrizketa hau
Emaitza:    Interesik gabekoa  15 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
Shoshana Zaboffen irudia

Shoshana Zuboff  irakaslea da eta ekonomia eta psikologia sozialean aditua. In the Age of the Smart Machine (1988) eta The Support Economy (2002) liburuak idatzi ditu, non lehen aldiz aipatzen baitu kapitalismo banatuaren ideia. Azken argitalpen horretan, Zuboffek dio aldatu egin behar direla XX. mendean ezarritako enpresa ereduak; bere esanetan, balioak antolakundearen baitan sortu behar du eta sistema berrira baterantz abiatu behar dugu, non pertsona izango baita ardatz nagusia. Harvard Business School-eko irakasle erretiratu hau Bilbon izan zen Norbanakoaren Aroari buruz hitz egiteko.

The Support Economy liburuaren irudia

Hitzaldian azaldu duzu Norbanakoaren Aroan gaudela, non pertsonak izan behar baitu bai produktuen eta bai herritarren ongizatearekin lotutako zerbitzuen ardatza. Hitz politak dira, baina aukera zaila dirudi, egungo gastu murrizketan oinarritutako politiken aurkako norabidean baitoa.

Jakina, kontua da oraindik ere lehengo sistema dela nagusi, non ikaragarri garestia baita pertsonari indibidualki zerbitzua ematea, Premium zerbitzu bat izango litzatekeelako. Pertsona gauza guztien ardatz bilakatu nahi badugu, argi dago egungo sistema aldatu behar dugula.  Teknologiaz eta social mediaz baliatu behar dugu prozesu guztiz berriak sortzeko, bai enpresa eremuan eta baita ere esparru sozialean, kostuen egitura erabat aldatu dadin. Argi dagoena da norbanakoa gauza guztien ardatz bilakatzen badugu egungo sistema abiapuntutzat hartuta, herritar gehienen esku ez dagoen eredu bat sortuko dugula.

Irisgarritasun erradikaleranzko aldaketa, zer esan nahi du horrek?

Estatu Batuetan seme-alabak Unibertsitatera bidaltzea milaka dolar kostatzen zaie urtero gurasoei. Baina, aldi berean, Interneten eduki hezigarri asko aurki daitezke eta baita hainbat prozesu sozial komunitario ere, norbere bizitokitik hurbil daudenak. Balio hori zure eskura dago eta ikasten lagun diezazuke esperientzia hezitzaile desberdinak eskainiz. Unibertsitatekoarekin alderatuta, eredua erabat desberdina da, izan ere gaur egungo Unibertsitatea espazio fisiko bakar batera joateko ideian oinarritutako erakundea baita, kostu finko eta garestiak dituena, Estatu Batuetan behinik behin. 

Irisgarritasun erradikalaren helburua lortzeko, egitura eta prozesu berriak erabili behar ditugu, nagusiki teknologia berrietan oinarrituak. Funtsean, horretaz ari gara, horixe eskatzen dute herritarrek, askoz ere merkeagoak izango diren produktu eta zerbitzuak alegia. Hori lortzeko, berritu ez ezik, sistema ere hobetu behar dugu. DNAren  mutazioa lortu behar dugu.

"Berrikuntzari ematen zaion garrantzia hilzorian dagoen eredu baten azken faseekin lotuta dago"

Henry Forden kasua jarriko dugu adibide bezala. XX. mende hasierako auto fabrika batean nahi adina hobekuntza egin ditzakegu, ikaragarrizko berrikuntzak sartu, baina inoiz ez genuke lortuko autoak arrazoizko prezioan saltzea. Fordek, ordea, prozesu guztiz berri bat ezarri zuen (gerora produkzio masiboa eta estandarizazioa deitua), eskema guztiz berri bat, zeinari esker erabat hautsi baitzituen kostuen patroiak, erradikalki irisgarria zen produktua sortuz.

Gero eta gehiagotan aipatzen da berrikuntza dela egungo arazoak konpontzeko bidea, baina zuk diozunez ez da nahikoa berritzea, mutatu egin behar dugu. Hainbeste erabili dugu hitz hori ezen badirudi indar gehiago daukan beste bat behar dugula, hala al da?

Argi dago egun berrikuntzari ematen zaion garrantzia hilzorian dagoen eredu baten azken faseekin lotuta dagoela. Oso kezkatuta gaude berritzearekin, hain zuzen ere egungo eredua ez delako egokia, baina ezein berrikuntzak ezingo du konpondu dagoeneko zaharkituta dagoen sistema. Lehen esan dudan bezala, duela ehun urte Fordek ezingo zukeen auto erosgarririk sortu, sistema guztiz berri bat aplikatu gabe. Nik mutazioa deitzen diot horri eta egoera horrexetan gaude gaur, alegia mutazio beharrean. Egia esateko, dagoeneko martxan dago, komunikabideetan gertatzen ari denari begiratzea besterik ez dugu. Egunkariak desagertzeko zorian daude eta beste horrenbeste gertatzen da musika eta editorialen industriekin ere... Gizarteak,  hots, herritarrek (norbanako bezala) alternatibak ikusten dituztelako gertatu da hori: Internet, blogak, herritarren kazetaritza... Aukera horiek guztiek bide ematen diote autodeterminazioa eta ahots propioa izateko nahiari, gauzak guk nahi bezala egiteko aukera eskaintzen baitigute. Mutazio horiek alternatiba moduan aurkezten direnean, jendeak horietara jotzen du eta eredu tradizionalak hustu egiten dira, kontsumitzaile eta irabazi gabe geratzen direlarik. Osasun arloan mutazio bideragarriak sortzen direnean, arrakasta izango dute eta gauza bera gertatuko da hezkuntzan ere. Denok gaude horren zain.

"Mutazio horiek hainbat zerbitzutan sortuko dira, esaterako, osasunean eta hezkuntzan; horren zain gaude denok"

Aldaketa eredu horiek nondik etorriko dira zure ustez, herritarrengandik ala enpresa eta erakunde publikoetatik?

Ondasun  eta produktuak jada ez daude enpresa handi gutxi batzuen eskuetan. Balioa handitzeko moduak aurkitu behar dira digitalizazioa eta prozesu sozialak erabiliz; garrantzitsua ez den oro ezabatu eta pertsonei zuzenean eskaini behar zaie nahi dutena, nahi duten tokian eta garaian. Horixe da adibidez mp3 musikaren kasua. Mutazio horiek toki anitzetatik etor daitezke, baina ez dut uste korporazio handietatik etorriko direnik, non zaila baita aldaketa erradikalak ematea. Nire iritziz, jendearengandik etorriko dira, agian garaje batean lanean ari diren gazteengandik edo komunitateengandik, baina ez behintzat erakunde handietatik. Mutazio horiek erakunde handietan sortzen den balioa banatu beharko dute, baina ez orain arte egin den bezala, baizik eta beste modu batean. Hauxe da erronka: eraldaketa garajetik eta komunitatetik esparru orokorrera pasatzea.

Interesgarri gerta dakizuke:

  • Data: 2010/06/22



ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 25 25 95

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: