NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK:


BERTSIO INPRIMAGARRIRAKO GOIBURUA:

Euskadi+innova

ORRI HONETAKO BIDE-IZENA:


ORRIAREN EDUKIA:

“Arrakasta gehien duten erakundeentzat pertsonak dira baliabide preziatuena” · Robert Rasmussen, Lego Serious Playren sortzaileetako bat

Bozkatu elkarrizketa hau
Emaitza:     Interesik gabekoa 4 boto
Elkarbanatu: Facebook Delicious Digg Technorati Twitter Zabaldu Aupatu <% Server.htmlDecode("Negóciame") %>
Robert Rasmussen-en irudia

Lego Serious Play izeneko metodologiaren helburua da erakunde baten barruko pertsona ororen sormena aprobetxatzea. Saioetan joko famatu horren piezak erabiltzen dira elkarrekin sortzeko ukiezinak diren ideiak (adibidez, norbere asmo, arazo edo nahiak), halako moldez non eztabaida bat pizten baita parte-hartzaile guztien artean. Robert Rasmussen da metodo honen sortzaileetako bat, eta Donostiara etorri zen enpresentzako Lego Serious Play tailer bat ematera.

 Robert Rasmussen-en irudia Donostiako Lego Serious Play tailerrean.

 Robert Rasmussen Donostiako Lego Serious Play tailerrean.

Zergatik laguntzen dute Lego piezek sormena sustatzen? Ba al du zerikusirik haurtzarora itzultzearekin?

Uste dut funtzionatzen duela jokoan eskuak erabili behar direlako. Haurrek den-dena ukitzen dute mundua esploratzen ari direnean, dena manipulatu eta sentitu nahi dute, eta halaxe bururatzen zaizkie ideia berriak. Eskuak erabiltzea lagungarria da pentsatzeko, mundu errealean zerbait eraikitzen ari zarelako. Eskuak lanean ari diren bitartean, burmuinean zerbait konektatzen da. Ideiak baino ez dauzkagu buruan, Lego piezez betetako kutxa handi bat balitz bezala, baina pieza edo ideia horiek konektatu egin behar dira. Hori baino askoz konplikatuagoa da kontua, baina informazioa ematen duten pieza horiek hobeto konektatzen dira mundu errealean zerbait eraikitzen ari garen bitartean. Eskuak erabiltzean ideiak ere mugitu egiten dira. Beste zerbait erabil liteke Legoa erabili beharrean, baina Lego piezak sistema batean oinarrituta daude eta pentsatuta daude modu orokorrean eraikitzen hasteko eta denbora gutxian bakarra den zerbait lortzeko.

Ideia hau 90eko hamarkadaren amaieran sortu zen, aldatu egin al da metodologia urte hauetan?

Lego Serious Play sortu genuen ideia ona iruditu zitzaigulako, baina praktikan jarri genuenean konturatu ginen benetan funtzionatzen zuela eta lagungarria zela jendearen sormena kanporatzeko, pentsarazteko eta beste modu batean komunikatzeko. Orduantxe galdetu genion geure buruari zergatik funtzionatzen ote duen. Ikuspuntu zientifikoago batetik ikertu genuen zer gertatzen den hitz egiten eta entzuten duzun bitartean eskuekin jolasean eta zerbait eraikitzen bazabiltza. Gero metodologia bat garatu genuen optimizatzeko, hau da, jendea inplikarazteko eta ahalik eta probetxu gehiena ateratzeko.

Lego Serious Play metodologiaren bidez erakundeko pertsona guztiek parte hartzen dute arazoen konponketan. Zuzendaritza-karguek benetan onartzen dute hori ala teorian bakarrik?

Batzuk mehatxatuta sentitzen dira. Baina buelta eman behar zaio egoerari eta pentsatu behar duzu etorkizunean lehiatu nahi baduzu, pertsonei barruan duten guztia atera behar diezula eta zeure buruari galdetu behar diozu zer egin behar duzun zure erakundeko pertsonen ideia guztiak eta sormena kanporatzeko. Horrexetan datza gakoa, pertsonek zenbat eta gehiago lagundu, orduan eta lehiakorragoa izango zara. Badaude horrekin gustura sentitzen ez diren zuzendaritza-karguak, eta seguruenik ez zaie interesatuko Lego Serious Play metodologia. Baina enpresaburu arrakastatsuenek badakite arrakasta lortzeko talde osoa inplikatu behar dela eta pertsonak direla erakundeko balio preziatuena. Giro berezi bat sortu behar da jendea seguruago egon dadin eta parte hartzeko gogoa izan dezan. Esan genezake pertsonak ustiatzeko modu bat dela, baina proiektuaren partaide bihurtuz eta proiektuaren zati direla sentiaraziz.

"Ideiak azkarrago konektatzen dira mundu errealean zerbait eraikitzen ari zarenean"

Nola funtzionatzen du metodologiak praktikan? Eman diezagukezu adibideren bat?

Orain dela gutxi tailer bat antolatu nuen enpresa batekin. Enpresa horretan erdi mailako 22 arduradun eta liderren talde txiki bat zeuden. Asko hazi dira eta jende berria kontratatu dute, eta orain beren jarduteko modua aldatu nahian dabiltza. Erdi mailako arduradunek erabaki gehiago hartu behar dituzte, hau da, erantzukizun gehiago dute, baina ez dakite zehatz nora jo eta oso zapuzturik daude. Lego tailerrean erdi mailako arduradunei esan genien negozio bat sor zezatela beren gaur egungo ikuspegitik, eta negozioaren alderdi on eta txar guztiak nabarmen zitzatela. Gero esan genien eraiki zezatela negozioa hemendik eta bi urtera izan beharko lukeen funtzionatzeko moduarekin, beren helburuak bisualiza zitzaten. Hala, mahai gainean ikusi zuten zer aldatu beharko luketen. Tailerreko lehen egunetik argi zekiten zer egin behar zuten: "badakizkigu zeintzuk diren bakoitzak sumatzen dituen arazoak, beraz, konpon ditzagun". Elkarri ulertzeko eta elkarrekin lan egiteko modu bat da.

Interesgarri gerta dakizuke:

  • Data: 2011/11/28


GIZARTE BERRIKUNTZAREN MENUA

Metaposta

Eusko Jaurlaritza - Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila

Spri


ORRIALDEAREN GOIBURUA:

Arretarako zerbitzuak 902 70 21 42

NABIGAZIORAKO LAGUNTZAK: