Euskal ekintzaile eta start-up talde batek Euskal Valley sortu nahi du, teknologiekin lotutako negozio ideia berri askoren gabeziak konpontzeko. Asmoa da laguntza sare bat sortzea, non ekintzaileek aukera izango bailukete esperientziak partekatzeko, negozio planak orientatzeko edo inbertsiogile posibleekin harremanetan jartzeko.
 |
|
Hernán Calderónen irudia.
|
Iñaki Bartolomé Ideable Solutions konpainiako
fundatzailea da eta Euskal
Valley proposamenaren bultzatzaileetako bat ere bai. Bartolomeren hitzetan,
"Silicon Valley ereduzko adibidea da guretzat; ez dugu kopiatu nahi, baina esperientzia interesgarriak atera
ditzakegu". Teknologia berriekin lotutako enpresa askok gabezia berberak
dituzte, oso zaila egiten baitzaie beren negozio ideientzako laguntza eta
orientazioa topatzea. Eta hortik sortu zen Euskal Valleyren ideia. Bartolomék azaldu bezala, "badaude laguntza
espazioak, baina oso orokorrak dira eta negozio tradizionaletara orientatzen
dira"; "nola baliozkotu ideia bat, nola aurkeztu negozio plan bat
inbertsiogileei ... elkarrekin hitz eginez ohartu gara asko gaudela egoera
berean". Ideia sortu da baita ere
gorabidean dagoen ekosistema batean bizi garelako, gero eta gehiago baitira
beren ideiak abian jarri nahi dituzten ekintzaileak eta inertzia indibidualista
tradizionalak hausten dituen lankidetzarako espiritua dutenak. "Espiritu
kolaboratiboa dugu eta horixe da aprobetxatu nahi duguna", adierazi du
Bartolomék.
Iragan urtarrilaren 17an egin zuten proiektuaren lehenengo bilera. 70 lagun
inguru bildu ziren eta horien artean zeuden ekintzaile berriak, Euskadin
dagoeneko finkatuta dauden enpresa teknologikoetako arduradunak eta administrazio
publikoetako ordezkariak. Ideiak oraindik ez dauka laguntza publikorik, baina
bultzatzaileak kolaboratzaile bila dabiltza.
Enpresa teknologikoak kontzentratzeko espazio fisiko bat sortzeaz beste,
Euskal Valley ekimenak sare birtual eta deslokalizatu bat sortu nahi du,
ekintzaileek ideiak trukatu ditzaten eta aholkularitza jaso dezaten negozio
plan bat egiteko edo ideia bat monetizatzeko, besteen esperientzian
oinarrituta. Sare horren bidez errazagoa litzateke inbertsiogile posibleengana
iristea eta haztegi bezala funtzionatuko duten lokalak prestatu nahi dituzte.
Taldearen bigarren bilera Donostian egin zen otsailaren 1ean eta Euskadiko
beste hiri batzuetan ere elkartuko omen dira sarea zabaltzen hasteko (aktibo
dago LinkedIn
eta Twitter sare
sozialetan).
Interesgarri gerta dakizuke: